Joanes Illarregik irabazi dau 2017ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketea
2017-05-02 08:59 BertsolaritzeaLeitzarrak hirugarrenez jantzi dau txapela eta Xabat Illarregi txapeldunordeagaz batera izango da bagilaren 10eko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Saran.
80 lagunen aurrean, Leitzako Atekabeltz Gaztetxean jokatutako 31. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketea bertso-eskolako gaztetxuen agurragaz hasi zan, pasa dan barikuan. Iker Mundiñano ibili zan gai-jartzaile lanetan. Guztira hamalau bertsolari gaztek hartu eben parte lehenengo fase edegian. Bigarren fasean barriz, Ekain Alegre, Idoia Granizo, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi ibili ziran nor baino nor lehian. Azkenean, Joanes Illarregik irabazi eban txapelketea eta Xabat Illarregi bigarren sailkatu zan.
Kontuak kontu, biek ordezkatuko dabe Nafarroa datorren bagilaren 10an Saran jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.
Lehia formatuko ekimen honegaz batera, Eskolartekoa ikasturtean zehar egiten diran bestelako ekimenen bildumea da: bertso-merendolak, Bertso Eskolen Eguna, topaketak, Negulekuak, Udalekuak, sariketak edo bertsopaper lehiaketea. Ikasleek bertso-eskoletan landutakoa jentaurrean erakutsi ahal izateko, euren artean hartu-emonak sendotzeko, ingurukoak bertsozaletzeko, ahozkotasuna eta euskerea klasetik kanpo lantzeko aukerea emoten daben egitasmoak dira honeek danak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!