Guggenheim Bilbao Museoak 'Steve MᶜQueen: 66–76–26' aurkeztuko dau

Bizkaie! 2026-10-07 07:40   Kulturea

Urriaren 8an, Steve McQueen artistearen 66–76–26 handigurako instalazinoa eskainiko dau.

Museorako beren-beregi sortutako lanak Wild is the Wind kantuaren grabazino enblematiko bi batzen ditu: Dimitri Tiomkin eta Ned Washingtonen konposizinotik eta Nina Simonek 1966an egindako interpretazinoa eta David Bowieren 1976ko bersinoa bestetik; biak be instrumentazinorik barik eta a capella aurkeztuak. Hamar urteko tarteak banatzen dituan interpretazino bi horreek ikuspegi berezi batetik entzungo ditugu.

Urriaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, inaugurazinoko berbaldia eskainiko dau Steve MᶜQueen artista eta zinema-zuzendariak bere lan barriaren (66-76-26) jatorriari buruz, Lekha Hileman komisarioa be bertan izango dalarik.

Urriaren 8an, 10:20: Argazkia aretoaren sarreran eta 10;30ean, barriz, prentsaurrekoa Entzungelan eta, horren ondoren, erakusketara bisitea.

Bertan izango dira: Steve MᶜQueen, artistea; Lekha Hileman, komisarioa; Maria José Álvarez, Occident etxeko Bezero Estrategia, Marketin eta Komunikazino zuzendaria; eta Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia.

Prentsaurrekoa streaming bidez jarraitu ahal izango da hemen.

Topagunea: Museoko Atondoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu