Ernesto Pratek 'Telleria eta gero, zer?' liburua argitaratu dau
2017-05-19 09:19 KultureaMisterioa eta espekulazinoa dira Elkar argitaletxeagaz plazaratutako nobela baltz honen oinarri biak.
Koldo Larrañaga historialariak bere artxiboa emon deutso Euskaltzaindiari
2017-05-19 08:29 Euskerea berbagaiDohaintzan jasotako agiri, artikulu eta liburuak katalogauko ditu orain Akademiak.
Bilboko Arte Eder Museoak eta Gondra-Barandiaran Fundazinoak hartu-emonak sendotu ditue
2017-05-18 13:32 KultureaMuseoaren Patronatuan sartu da Fundazinoa eta, horri esker, jarduera gehiago antolatuko ditue alkarregaz.
Balerdi Balerdi taldeak 'Galtzen ikasteko metodoa' diskoa argitaratu dau
2017-05-18 12:17 MusikeaRock estiloagaz batera tonu ironikoa eta jostalaria nagusitzen dira kantu guztietan.
Bizkaiko Jantzari Eguna ospatuko dabe domekan
2017-05-18 11:14 KultureaHerrialde osoko 78 talde alkartuko dira Trapagaranen.
2017ko Bertsomovie-ko lehen saria 'Hartza zu', Txakur gorriarenak irabazi dau
2017-05-18 10:51 BertsolaritzeaBeste urtebetez bertsomovie original eta politak ikusteko aukerea izan da aurten be eta, danetara, 11 lan jaso ditue.
Udabarriko Kontzertuen Zikloari ekingo deutso Bilboko Udal Bandeak barikuan
2017-05-18 09:58 MusikeaArenaleko kioskoko emonaldietan, José R. Pascual-Vilaplana eta Iñaki Urkizu ibiliko dira zuzendari, txandaka.
Gero eta hurrago maiatzaren 28an Mungian izango dan 2017ko Ibilaldia
2017-05-18 09:43 Euskerea berbagai50. urteurrena ospatzen dago Mungiako eta inguruko herrietako 1.000 ikasletik gora dituan ikastolea eta egun Bizkaiko Ikastola handienetako bat da.
Antxinako gizakiaren inguruko erakusketea Bizkaiko Arkeologi Museoan
2017-05-18 08:37 KultureaJuan Luis Arsuaga doktoreak diseinautako espazio horretan, Atapuercako eta Lezetxikiko hazurrak ikusi leitekez, besteak beste.
Bizkaiko Taldekako Txapelketako finalaurrekoak hasiko dira asteon
2017-05-17 13:55 BertsolaritzeaHiru kanporaketa izango dira, eta lehenengoa barikuan jokatuko da, Berrizen.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazinorako tresna barritua aurkeztu dau UEMAk
2017-05-17 12:46 Euskerea berbagaiUrigintzeak eta lurralde antolamenduak euskeran daukien eragina aztertzeko sistemea hobetuta dakar Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak.
Atzekabe taldeak bere lehenengo diskoa, ‘Gure bidea’, plazaratu dau
2017-05-17 11:34 MusikeaTrikitixa doinuak nagusi dira bederatzi kantuz osoturiko lan honetan.
Jens Lekman, Whomadewho eta The Parrots taldeek Bilbao BBK Liven joko dabe
2017-05-17 10:30 MusikeaBerez, jaialdiaren egitaraua zarratuta egon da, baina antolatzaileek beste hiru kontzertu gehiago iragarri ditue.
‘Interneten be, lehen berbea euskeraz’ proiektua aurkeztu dabe
2017-05-17 09:35 Euskerea berbagaiPuntu Eus Fundazinoak, CodeSyntaxek, Ikastolen Alkarteak eta Kontseiluak sarea euskalduntzeko garrantziaz ohartarazo eta erabilerea bultzatu nahi dabe.
FANT jaialdira 10.000 ikusle baino gehiago joan dira
2017-05-17 08:58 ZinemeaFantasiazko eta Bildurrezko Bilboko Zinemaldiak hazten segiduten dau, proiektautako pelikulen zein batutako publikoaren kopuruetan.
Puntukako karneta Txinako gizalegea jagoteko
2017-05-17 08:29 BidaideTxinako Gobernuak kreditu sozialaren sistemea sortu dau, uritar onaren puntukako karnetaren parekoa izango dana. Helburua zera da: 1.400 miloe lagunen zintzotasuna sustatzea.
Irailaren 23an hasiko da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
2017-05-16 13:29 BertsolaritzeaBaigorrin hasiko da aurtengo edizinoa, Bertsozale Alkarteak aurreratu dauenez.
Sortzaileen eta uriaren arteko haria zabalduko dau Bilbao Art District-ek
2017-05-16 13:25 KultureaDomekara bitartean, aste guztian jarduera ugari egongo dira, ekimenaren bosgarren edizinoan.
Ozeanoak jagotea danon ardurea dala azpimarratuko dau Bermeoko Arrain Azokeak
2017-05-16 12:50 KultureaEgitarau bete-betea dakar azokeak maiatzaren 19tik 21era eta, lehenengo aldiz, Kofradi Zaharra zabalduko dabe.












Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra