Gandhi bizirik dago (eta hasarre)

Zigor Aldama 2016-04-12 15:48   Bidaide

Erraz ulertu daiteke gizon horren inguruan sortzen dan nahaste-borrastea, izan be, Chaturvedi Mahatma Gandhiren bardin-bardina da, indarkeriarik bako burrukearen paradigmea eta laster munduko populatuena bihurtuko dan herrialdearen independentziaren eragile nagusietakoa.

Beitu nor doan hor esaldia sarri-sarri entzuten da, izan be, edonora joanda be, mobimentu lasai eta begirada barea dituan arren, Mahesh Chaturvedi-k ekatxa eragiten dau. Jentea hurreratu egiten jako izar handia balitx moduan, selfie argazkia egiteko asmoz gazte asko eta edadean gora doazenak, barriz, errespetua adierazoteko keinu eta erreberentziak eginez eta azkenean oina ukutuz Indiako tradizinoan ohikoa dan legez. Eta erraz ulertu daiteke gizon horren inguruan sortzen dan nahaste-borrastea, izan be, Chaturvedi Mahatma Gandhiren bardin-bardina da, indarkeriarik bako burrukearen paradigmea eta laster munduko populatuena bihurtuko dan herrialdearen independentziaren eragile nagusietakoa.

Aberriaren aitagaz dauen antza sekulakoa da baina hori ez da kasualidadea. Hamabost urte daroaz estetikea, jarrera eta personaiaren inguruko guztia jagoten: egunero rapetan dau burua, kristal biribileko betaurrekoak darabiz eta erropatzat dothi tunika zuria baino ez; eguraldiari erreparau barik, sandaliakaz agiri da beti eta boltsiko-erloju txiki bat eta bastoia be erabilten ditu. Eta ahaztu barik, Bhagavad Gita-ren ale bat besapean eroaten dau. Baina Chaturvedik aberriaren aitaren estetikea ez eze, haren ondare intelektuala be berpiztu gura dau, XXI. mendeko Indian zentzunik ez dauen filosofia.

Egia esan, Gandhiren irudiak ez eustan aparteko interesik eragin jubilau nintzan arte. Bizimodu lasaia zan nirea, mintegietan eta kazetari lanak egiten nituan eta hor bueltan hasi jatazan batzuk esaten Ghandiren antz handia neukala; orduantxe hasi nintzan azaletik baino ezagutzen ez dogun hari buruz ikertzen eta ikasten eta, azkenean, errebelazino jainkotiarra izan zan ze haren espiritua nigan egoala sentidu neban azaldu dau New Delhitik hur dagoan Ghaziabad herrixkako herritar batzuek doban ixten deutsien pisu txikian.

Orain hamar bat urte emaztea hil jakon eta erabagiorra izan zan heriotza hori ze hortik aurrera, hiru semeen babes osoagaz, norberaren nortasunari uko egin eta Gandhirena bereganatzea erabagi eban. Hasieran dirua irabazteko asmoa zan nirea imitatzaile lanak eginez baina berehala jaubetu nintzan Gandhi iraultza sozialaren ikur zala eta hori beharrezkoa da egungo Indian. Chaturvedigaz batera, miloeka dira Indiaren garapen bidea kolokan ikusten dabenak. Txinan miraria eragin daben neurrien antzekoak aplikauta, ekonomia hazi egiten da urtetik urtera baina gehiengoa diran pobreen eta aberats apurren arteko zuloa gero eta handiagoa da.

Hazkunde ekonomikoa sano deigarria da eta obsesinoa da hori egun herrialdean buru dan Narendra Modi neoliberal-konserbadorearentzat baina herritar gehienen ongizatea ez dago bermatuta. Hasieran Modiren estrategia eta neurrietan konfidantza osoa neukan, eragingarriak izango ziralakoan erdi mailako herritarrentzako lana sortzeko. Familia pobre batekoa izanda, behartsuak gogoan hartuko zituala pentsau neban baina gero ikusi neban enpresa handiak baino ez dituala gogoan. Gandhik bardintasunezko gizartearen alde egiten eban eta hori inoiz baino beharrezkoagoa da egun kapitalismoa dana hankaz gora jarten dagoalako Indian. Sistema horren kontrako mobimentuan buru eta eredu izatea da nire ardurea dino Chaturvedik eguneko lehenengo tea hartzen dauen bitartean.

Goizeko seirak dira eta eguzkia astiro-astiro doa burua erakusten. Garapen insutrialak eragin dauen kutsadura geruzea lodia da eta eguzkiaren indarrari be traba egiten deutso. Chaturvedi, barriz, indarrez ganezka dago; lurra erratzez garbitu, harrikoa egin, terrazan errezau eta astiro datorren argiaren ganean meditetan emoten ditu minutuak kalera urten aurretik. 65 urte ditu eta herrialdean zehar makinatxu bat ostera eginda dago beti be gizartean pentsamolde aldaketea eragiteko asmoz. Baina mundu guztiak ez dau gura Gandhi bueltetarik. Asko dira erresumin jarrerak eta kritikak eta lotsa barik leporatzen deutsie Gandhiri bere ekinbidez Indiaren sakabanaketea eragin eta Pakistan, egun Pakistan eta Bangladesh, sortzea. Izan be, gero eta gehiago dira haren hilketea bidezkotzen dabenak.

Edozelan be, Chaturvedik bere teoria propioa dauka 1948ko urtarrilaren 30ean izandako Gandhiren hilketaz. Ziur nago egoereak gaindituta, amore emon eta hil gura ebala; baina ezin ebanez bere burua hil, dizipuloetako bati egindu eutsola hilteko. Bestela, zelan ulertu daiteke Gandhi hil ebanak lehenengo errespetu gorenaren adierazgarritzat hartzen dan oinak ukututea adierazo dau. Kontuak kontu, bateren batek herrialdea sakabanatzea leporatzen deutsonean argi adierazoten deutse 1947ko independentziaren osteko lehen minitro Jawaharlal Nehru eta Pakistanen sortzaile Muhammad Ali Jinnah izan ziran aitatu akordioa britainiarrakaz sinatu ebenak. Baina jentea ezjakina da.

Mundu guztia ez dator Chaturvediren azalpenakaz. Chaturvedik, barriz, badaki hil aurretik aldaketa esanguratsuak izango dirala Indiako gizartean. Horregaitik, Indiako Atean zehar paseoa emotea zein McDonald’s jatetxean bazkaltzea deigarria egingo bajake be askori, Chaturvedik bildur barik aurrera jarraitzen dau eta herritarren artean, manifestazinoetarako dei eginez, liburuxka politikoak eta banatzen ibilten da.

Batzuetan oihu egiten deustie: Gandhi bueltan da, eta nik baietz erantzuten deutsiet, egin barik itxi eban lana egiteko berpiztu dala. Horregaitik, holako protesta ekitaldietan egotea garrantzitsdua dala uste dot. Chaturvedi konstituzinoa aldatzearen alde dago, holan feudalismoaren eta kolonialismoaren zantzu guztiak bistatik kentzeko eta herritarrak animetan ditu ustelkeriaren kontra eta bardintasunezko gizartearen alde gogor egin deien. Urietako gazteek, barriz, ez dabe serio hartzen eta karikatura hutsa dala esaten dabe. Garapen bideak ez doaz martxa berean baina Gandhiren diskursoa ez da arazoa. Mundu globalizatuan, egungo erronkarik ez eban ezagutu; atara kontuak, gure arerio Pakistanek arma nuklearrak ditu. Errespetua zor deutsagu baina dagoeneko ez da guretzako eredu.' dino Chaturvediren ondoan argazkia atera dauen gazteak.

Gandhiren papela hartu dauenak argi daukaz jarrerea eta ideak. Gazteria berekoiegia eta indibidualistegia da. Indar handia izan arren, ez dabe behar dan moduan bideratzen. Materialismoak agintzen dau eta abertzaletasunak eta urkoaren ongizatea ez ditue aintzat hartzen. Aldaketea gauzatzea asko kostauko jat baina Gandhiren antzera, pazientziaz jokatzea da gakoa azaldu dau. Ganera, mezua zabaltzen laguntzen deutsien jararitzaileak dituala adierazo dau. Hori bai, agintarien laguntsaunik be ez daukala onartu dau. 1962. urtetik makinatxu bat mezu idatzi deutsiedaz sail desbardinetako agintariei eta sekula ez dot erantzunik jaso. Dana dala, ez dauela amore emongo igarten jako ezpanetan agiri jakon irribarretxuan: Orain Goi Auzitegira jo gura dot ezgauza diran politikoen kontra, izan be, politiko ustelen parean jarten dodaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu