Liburu Enkartauaren I. Azokea Sopuertan

Bizkaie! 2016-04-08 15:32   Kulturea

Lemuria alkartearen ekimenez, Enkarterriko erdigunean dan Sopuertako Mercadillo auzoko frontoi estalian egingo da Liburu Enkartauaren I. Azokea, apirilaren 15etik 17ra bitartean. Bertan, 14 argitaletxe, idazle, ikerlari, talde eta alkarteren liburu, idazki eta aldizkarigaz batera, 13 libururen aurkezpenak egongo dira, baita 9 berbaldi, trikitixa, txalaparta, antzerki obra oso bat, eta ume zein gaztetxuentzako ekimenak.

Lemuria alkartearen ekimenez, Enkarterriko erdigunean dan Sopuertako Mercadillo auzoko frontoi estalian egingo da Liburu Enkartauaren I. Azokea, apirilaren 15etik 17ra bitartean. Bertan, 14 argitaletxe, idazle, ikerlari, talde eta alkarteren liburu, idazki eta aldizkarigaz batera, 13 libururen aurkezpenak egongo dira, baita 9 berbaldi, trikitixa, txalaparta, antzerki obra oso bat, eta ume zein gaztetxuentzako gaztelu puzgarriak eta txapen tailerra. Ordutegia ondokoa izango da: barikuan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00retara eta zapatuan eta domekan, barriz, goizeko 11:00etatik 20:00retara.

Barikuan, hilaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan hasiko da inaugurazino ekitaldia herriko alkatearen eta kultura zinegotziaren berbaldi laburrakaz; hortik aurrera pergaminoaren irakurketea, txalaparta soinuak eta pare bat berbaldi izango dira: Deiadar Mendien Legenda, Txomin Etxebarriaren eskutik eta Abellaneda, 700 urtez Enkartauon parlamentua, Urtzi Ihitzak eskainiko dauena.

Gero, egun bi eta erdi izango dira aurretik era antotatu batean 20 urtean aldarrikatutako lurralde-herrialde honen mitologian, historian, hizkuntzetan eta nortasunean sakontzeko, irakurteko, ikasteko, eta zelan ez, liburuak be erosteko.

Herritar enkartauek eta ingurukoek jakitea nahi dogu, adibidez, 850 urteko herrialde historiko politiko batean gagozala, horreetatik 500 inguruan bertako foru eta legez antolatua eta administratua. Edota 1908an, Sestoko batzokian Alderdi Abertzale Enkartaua sortu eta hainbat ekintza atondu zituela eta urte horren bueltan Enkarterriko lehenengo Eguna ospatu zala; edota lehenengo enkartau euskaldun barria 1920koa dogula, Rugama Puyol abizenekoa. Beraz aldarrikapen enkartauak 100 urte luze bete dau eta lanean jarraitzen dogu.

Bidebatez, eskualdean diran 70 dorretxe baino gehiagotatik, 35 inguru aurri-egoeran dagoz eta udal bakotxak urtero bat berreregi eta atontzen dauelarik, gure paisajea, mendi ederrak ezagutzeak ez dauka parekorik.
 
Kontuak kontu, kontzientzia enkartaua, historia eta aldarrikapen soziala buztartuz ospatuko dogu Liburu Enkartauaren I. Azoka hau. Beraz, ondo etorri gurera eta Lanzas Agudaseko Juáncanak zein Galbarrendako Marik jagon gaiezala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu