Expoesia, poesia esperimentalaren biurtekoa, egingo dabe Bizkaiko sei udalerritan
2016-04-11 15:19 KultureaEuskadiko olerkigintza espermentalari lekua egiteko asmoz antolatu dabe Expoesiaren bosgarren ekitaldia. Arte-erakusketak, eztabaidarako mahaiak, bideo-proiekzinoak, errezitalak, liburuen aurkezpenak eta abar egongo dira. Aurtengo edizinoa dozena bat lekutara helduko da, tartean Bizkaiko sei udalerritara: Basauri, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Gernika-Lumo eta Bilbo.
Euskadiko olerkigintza espermentalari lekua egiteko asmoz antolatu dabe Expoesiaren bosgarren ekitaldia. Arte-erakusketak, eztabaidarako mahaiak, bideo-proiekzinoak, errezitalak, liburuen aurkezpenak eta abar egongo dira. Aurtengo edizinoa dozena bat lekutara helduko da, tartean Bizkaiko sei udalerritara: Basauri, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Gernika-Lumo eta Bilbo.
Oso ezagunak ez diran gure poeta bisualen curriculum alderdiak izenburua eukiko dau aurtengo edizinoak. Arteen arteko mugak aztertzen dituen poeten eta sortzaileen lana izango da ardatza. Adierazpen artistiko ez-konbentzionaletarako sarbidea erraztu nahi deutsie herritarrei.
Expoesiaren bidez, jokera artistikoen, bitartekarien eta publikoaren arteko topaketea sortu nahi dabe. Bide batez, euskal errealidade kultural eta artistikoa sakon aztertuko dabe. Uste baino aberatsagoa da errealidade hori, antolatzaileen esanetan.
Biurtekoaren oinarria euskal poesia esperimentala dan arren, Euskal Herritik kanpora be helduko dira ekimenak, Madrilera, Huelvara, Berlinera, Portugalera eta Mexikora hain zuzen. Donostian be izango dira jarduera batzuk eta ganerakoak Bizkaian izango dira, Basaurin, Sestaon, Barakaldon, Portugaleten, Gernika-Lumon eta Bilbon.
Ekitaldiak hasita dagoz, esaterako erakusketa kolektiboa zabaldu eben Basauriko Ariz Torretxean joan dan astean. Urte amaierara arteko egitaraua preparau dabe antolatzaileek. Egitaraua, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!