Donostia 2016ren Bidea ekimeneko ibiltariak Bizkaira helduko dira domekan

Bizkaie! 2016-04-08 11:54

Ibilteko eta euskal kulturearen altxorrak ezagutzeko aukerea emoten dau Bidea egitasmoak. Donostia 2016k antolatzen dau, Vasco de Camping taldeagaz batera, 32 etapako ibilbide hori. Domekero egiten ditue txangoak, oinez. Apirilaren 10ean Bizkaira helduko da Bidea, Deba-Markina etapan. Guztira, bost domekatan ibiliko dira Bizkaian.

Ibilteko eta euskal kulturearen altxorrak ezagutzeko aukerea emoten dau Bidea egitasmoak. Donostia 2016k antolatzen dau, Vasco de Camping taldeagaz batera, 32 etapako ibilbide hori. Domekero egiten ditue txangoak, oinez. Apirilaren 10ean Bizkaira helduko da Bidea, Deba-Markina etapan. Guztira, bost domekatan ibiliko dira Bizkaian.

Zazpi hilez, Euskal Herriko zazpi herrialdeak zeharkatuko ditu Bidea egitasmoak. Domeketan egiten ditue etapak. Martiaren 27an hasi ziran martxan Donostian, 2016ko Europako Kultura Uriburuan. Lehenengo etapa bietan pozik geratu dira antolatzaileak, jente askok parte hartu dauelako, 230 lagun inguruk hain zuzen.

Orain arte Gipuzkoako lurretan ibili eta gero, domekan, hilak 10, Bizkaira helduko da Bidea. Deban hasi eta Markina-Xemeinen amaituko da 3. etapea. Soinu banda naturalak izenburua emon deutsie etapa horri. Antolatzaileen arabera, zailtasun ertaina dauka ibilbideak.

Goizeko 9:00etan abiatuko dira parte-hartzaileak Debako tren-geltokitik. Kalbarioko ermitara igon eta Mutrikuko lurretan sartuko dira, Arnoatera bidean. Bizkaira heldu eta Markina-Xemeinera bajatuko dira. 24 kilometro pasautxuko bidea da.

Bidea egitasmoaren helburuetako bat, Euskal Herriko ondare kulturala erakustea da. Horregaitik, etapa bakotxean inguruko gune interesgarriak ezagutzeko aukerea emoten da. Domekako etapearen kasuan, bisita gidatua egingo da Arretxinagako San Miguel eleizan eta kontzertua be egongo da.

Alkarren segidako bost etapa pasauko dira Bizkaitik, Bidea proiektuaren barruan. Deba-Markina egin eta gero, apirilaren 17an Markina-Gernika tartea beteko dabe izena emoten daben ibiltariek. Ondoren, 24an, Gernika-Durango bidea egingo dabe. Maiatzaren 1ean Durango-Otxandio zatia eta 7. etapan, maiatzaren 8an, Bizkaitik urtengo dau Bideak, Otxandiotik Legutiora jota.

Ia 600 kilometro eginda, urriaren 30ean amaituko da Bidea. Hortaz, Bizkaitik urten eta gero be, ibilbide luzea dago aurretik. Leku bakotxeko parajeak, mendiak eta ondare natural zein kulturala ezagutzen joango dira parte-hartzaileak. Euskal gizarteak berezkoak dituan mendizaletasuna eta kulturzaletasuna batzea da asmoa, Donostia 2016ko arduradunen esanetan. Ibilian egiten da kultura leloa ipini deutsie egitasmoari.

Etapa guztiak eta egutegia, hemen.

Oharrak eta izena emoteko argibideak, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu