28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra
2016-04-11 14:01 MusikeaBilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak 28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketeari jagokon deialdia egin dau. Ohikoa dan legez, hiru musika kategoria dagoz: Pop-Rock Rock, Metal eta Elektronika & Beste Joera Batzuk .
Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak 28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketeari jagokon deialdia egin dau. Ohikoa dan legez, hiru musika kategoria dagoz: Pop-Rock Rock (Rock and Roll, Pop, Punk Rock, Post Rock, Garage, Psikodelia, Rhythm&Blues, Tekno Pop, Hard Rock, Rock gogorra, Noise, Power Pop, Art Rock, Indie, Hard Core, Emo, Folk Rock, Americana, Soul, Stoner, Funk, Ska-Reggae eta bestelako aldaerak edo buztarketa batzuk), Metal (Heavy, Power, Thrash, Speed, Death, Grind, Black, Doom, Metal gotikoa, Industriala, A.O.R, Hard Core, Nu Metal, Rap metalikoa, Metal alternatiboa eta bestelako aldaerak edo konbinazino batzuk) eta Elektronika & Beste Joera Batzuk (Elektronika, Down Tempo, House, Techno, Electro, Minimal, Drum'n'Bass, Breakbeat, Trip-Hop, Electroclash, Hip-hop, Rap, Beatbox eta bestelako aldaera edo konbinazino batzuk).
Sarien arloak ez dauka parerik, izan be, 20.000 € baino gehiago banatuko dira; talde irabazleek kontzertuak emongo ditue Bilbon (Aste Nagusian eta Bilborock aretoan) eta beste jaialdi batzuetan be bai (Azkena Rock Festival, Ebrovisión); musika tresnak be badira irabazleentzat, etab.
Lehiaketan Europako taldeek hartu leikie parte, ondoko baldintzak beteten baditue: Taldeko kide guztien adina 1981eko urtarrilaren 1etik 1998ko abenduaren 31ra bitartekoa izatea. Taldean kide bi edo gehiago dagozanean, 1981eko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako kide bakarra izatea onartuko da.
Oinarriakaz jarraituz, lehiaketarako izena emotean disko bi baino gehiago ez izatea eskatzen da kontratu diskografiko bati lotuak.
Era berean, nahitaezkoa iznago da Bilbao Hiria Popo-Rock Lehiketearen aurreko edizinoetako edozein modalidadetan lehen saria irabazi ez izana.
Konposizinoei jagokenez, jatorrizkoak izango dira eta antolatzaileek eskatu ezkero, lehiakideak egilea bera dala frogatu beharko dau.
Antolatzaileek, lehiaketearen edozein fasetan, lehiaketatik kanpo itxiko ahal izango ditu aitatu baldintzak beteten ez dituen taldeak.
Beste alde batetik, taldeek lehiaketearen hiru modalidadeetako batean emongo dabe izena. Izena emoteko epea 2016eko apirilaren 11tik maiatzaren 12ra bitartekoa da, eta www.bilbao.eus/bilborock web orriaren bidez egingo da, bertan dagoen inprimakia beteta eta honako honeek bialduta: 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan; argazki bat .jpg, .bmp edo .png formatuan; eta taldearen ibilbidea .doc, .docx, odt edo .pdf formatuan.
Ikusi lehiaketaren oinarriak hemen eta izena emon apirilaren 11tik maiatzaren 12ra arteko epean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!