Kimuak programan sartzeko hautagai dira 52 euskal film labur
2017-06-02 11:54 ZinemeaEuskal Autonomia Erkidegoko zinemagintzea bultzatzeko egitasmo publikoa da Kimuak eta adituen batzorde batek aukeratuko ditu 2017ko ordezkariak.
Bilbok Gau Zuria ospatuko dau bagilaren 17an
2017-06-02 10:52 KultureaUria sortu zaneko urteurrena gogoratzeko hainbat jarduera atondu ditue gaueko 20:30etik goizaldeko 02:30era.
Antxinako musikearen urteroko hitzordua Ziortzako kolegiatan
2017-06-02 09:48 MusikeaZiortzako Kontzertuak zikloaren XXIX. edizinoko saioak bagilaren 3an, 4an, 10ean eta 11n izango dira.
Bill Violaren atzera begirakoa dakar Guggenheim Museoak udan
2017-06-02 08:36 KultureaBagilaren 30etik zemendiaren 9ra bitartean ikusi ahal izango da artista amerikarraren ikus-entzunezko piezen aukeraketa kronologikoa.
Herriko memoria historikoa ezagutarazoteko liburua argitaratu dau Gautegiz Arteagak
2017-06-02 08:13 KultureaGautegiz Arteaga 1936 – 1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko garaian izenburukoa da liburua.
Montxo Armendarizi emon deutsie Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria
2017-06-02 08:05 KultureaHumanidadeen, Kulturearen, Artearen eta Gizarte Zientzien alorreko sari hori irabazten dauen lehenengo zinemagilea da.
Kirmen Uriberi eta Luis Larderori emon deutsie Bilboko Liburu Azokako Atea saria
2017-06-01 13:14 KultureaGaur zabaldu dabe feria Arenalean eta hilaren 11ra arte literaturearen munduko azken nobedadeak egongo dira bertan.
Euskal Herriko irudi turistikoa sendotzeko asmoa dakarre jazzaldiek
2017-06-01 11:23 MusikeaBagilaren 28an hasiko da Getxoko jaialdia, Gasteizkoa garagarrilaren 11n eta Donostiakoa 20an.
Baffest argazkilaritza jaialdia gaur hasi da Barakaldon
2017-06-01 10:58 KultureaBagilaren 21era bitartean, bertoko eta kanpoko hamaika argazkilariren irudiak ikusi ahal izango dira herriko kaleetan.
Pedro Miguel Etxenike Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiako kide osoa da
2017-06-01 10:05 KultureaMadrilen egindako ekitaldi solemnean jaso dau izendapena zientzialari eta katedradun nafarrak.
Bilboko Udalak Rafael Mikoleta sariak banatu ditu
2017-06-01 09:01 KultureaEuskerazko ipuin lehiaketearen XXIX. edizinoan 968 ipuin aurkeztu ditue.
Gerediagak Teila saria emongo deutso Jon Pertikari Merinalde Egunean
2017-06-01 08:36 KultureaDurangaldeko jantzak ezagutzera emoteko egin dauen ahaleginagaitik omenduko dabe zapatuan.
El Sol publizidade jaialdia egingo da Bilbon, bagilaren 1etik 3ra
2017-06-01 08:08 KultureaEspainiako eta Latinoamerikako 193 agentziak parte hartuko dabe eta, ganera, Publizidade Komunikazinoaren I. Batzarra egingo da.
Egitarau betea domekan, Euskal Eskola Publikoaren Jaian
2017-05-31 16:12 KultureaGasteizko Zabalgana auzoan ospatuko da 26. edizinoa.
Bikain ziurtagiriari aldaketak egin deutsoz Eusko Jaurlaritzeak
2017-05-31 13:41 Euskerea berbagaiEnpresetan eta erakundeetan euskerearen erabilerea neurtzeko erespide batzuk eguneratu ditue eta administrazino publikoak erakarteko ahalegina egingo da.
Gasherbrum I eta II zortzimilakoak igon nahi ditue Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak
2017-05-31 11:26 KultureaWOPeak proiektuaren azken espedizinoa izango da eta bagilaren 6an urtengo dabe hiru mendizaleek Karakorum aldera.
Bizkaiko Abesbatzen Egunean 51 talde batuko dira Zorrotzan
2017-05-31 10:49 KultureaBilboko auzo horretan egingo da jaialdiaren XXXIV. edizinoa, bagilaren 4an, domekan.
Kalean da ‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’ liburuaren itzulpena
2017-05-31 09:45 KultureaIker Sancho EHUko irakasleak euskeratu dau Svetlana Aleksandrovna Aleksievitx Nobel saridun kazetariaren lana.
Zientziaren inguruko gogoetea idatzi dau Agustin Arrietak
2017-05-31 08:49 KultureaAlor horren ganean dagozan muturreko jarreren arteko orekea bilatu dau Zientziaren argi-itzalak liburuan (UEU).
Bizkaiko bertsolaritzearen jaia egingo dabe zapatuan Markina-Xemeinen
2017-05-31 08:41 BertsolaritzeaGoizean Eskolarteko Txapelketearen finalak jokatuko dira eta bazkalostean, taldekakoa.


















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra