Egitarau betea domekan, Euskal Eskola Publikoaren Jaian
2017-05-31 16:12 KultureaGasteizko Zabalgana auzoan ospatuko da 26. edizinoa.
Gaur aurkeztu dabe aurtengo jaialdiaren egitaraua Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak, Lurdes Errasti Arabako Denon Eskola federazinoko presidenteak eta Gasteizko ikastetxe publikoetako ordezkariek.
Egitasmoa 1994 urtean jarri eben martxan hainbat guraso alkartek. Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemearen oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dala jai-giroan aldarrikatzea da helburua. Horrezaz gan, EHIGEkoek eskola publikoaren zeregina azpimarratu nahi izan dabe aurten be, gizarte kohesionatua eta integratua lortzeko. Euren ustez, publikotasunetik bakarrik lortu leiteke hezkuntza sistema inklusibo eta ekitatiboa.
Horren adibide dira Zabalganako ikastetxeak, izan be, honeek aniztasuna aprobetxau dabe eskola euskaldun, publiko, inklusibo eta anitza lortzeko. Gaur egun, Gasteizen, ikasle gehienek ikastetxe publikoan ikasten dabe. 40 eskola eta 19.000 umetik gora dira. Honeetatik lau Zabalgane auzoan dagoz.
Josi ta josi lelopean, aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren egiratauan eskaintza zabala egongo da egun guztian. Lau gune egongo dira. Lehenengoan, besteak beste Txapela Buruan eta dantza munduan antzerki musikala egongo da, Ze Esatek! taldekoak oholtzara igongo dira eta Pirritx eta Porrotxek jai giroa alaituko dabe. Bigarren gunean, Imanol Ituño magoaren saioa eta hainbat tailer antolatu ditue.
Hirugarren gunean, ostera, elektrotxarangak, rapa, reggaea eta abar programau ditue, beste jarduera askoren artean. Laugarrenean, rokodromoa, olgetak eta margolarien ugartea egongo dira bisitarien zain. Hasikera ekitaldia goizeko 11:00etan izango da eta bertan erakunde publikoetako ordezkariek parte hartuko dabe: Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.
Egitaraua osorik ikusteko hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!