Antxinako musikearen urteroko hitzordua Ziortzako kolegiatan

Bizkaie! 2017-06-02 09:48   Musikea

Ziortzako Kontzertuak zikloaren XXIX. edizinoko saioak bagilaren 3an, 4an, 10ean eta 11n izango dira.

Bilbon egindako aurkezpena (argazkia: BBK) | Ikusi handiago | Argazki originala

Oiz mendiaren ingurua musikaz beteko da hileon, urteroko ohitureari segiduta. Ia hiru hamarkada daroez Ziortzako Kontzertuak antolatzen hango kolegiata ikusgarriaren hormen babespean. Antxinako musika sagraduaren zaleentzat ezinbesteko hitzordua da honako hau.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ziortza-Bolibarko Udalak, Gondra Barandiaran Fundazinoak, BBK-k eta Ziortzako Kontzertuak kultura alkarteak antolatzen dabe zikloa. Erakunde horreetako ordezkariek agerraldia egin dabe Bilbon, aurtengo egitaraua aurkezteko eta jenteari Ziortzara joateko konbitea egiteko. Bertoko eta kanpoko musikariei esker, aurten Errenazimenduko, Barrokoko eta Klasizismoko piezak joko ditue kolegiatan.

Guztira lau kontzertu izango dira. Lehenengoa bagilaren 3an, zapatuan, izango da. Euskal Barrokensemble taldeak girotuko dau arratsaldea Ziortzako kolegiatan. Bigarren emonaldia domekan, hilaren 4an, izango da, Dido eta Eneas protagonista dirala.

Hurrengo asteburuan izango dira beste kontzertu biak. Batetik, bagilaren 10ean, Arteus orkestrearen txandea izango da; bestetik, 11n, La Ritiratak zarratuko dau aurtengo zikloa. Kontzertu guztiak 18:00etan hasiko dira.

Jenteari kontzertuetara joateko aukerea errazteko, autobusak antolatuko ditue Bilbotik Ziortzara. Kontzertua dagoan egun bakotxean, arratsaldeko 16:00etan urtengo dau Elkano kaletik. Kontzertuen ostean izango da Bilborako bueltako bidaia. Txartelak erreserbetako 656 78 08 72 telefono zenbakira deitu behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu