IV. Boga Boga Festibalera batu da Alice Phoebe Lou
2026-09-08 09:49 MusikeaIrailaren 10etik 13ra izango dira kontzertuak Miramar Jauregian, Easo Plazan eta Dabadaban.
25 artista baino gehiago izango dira kartelean nazinoarteko bokazinoa sendotuz eta, aldi berean, bertoko eta kanpoko eszena emergentearen aldeko apustuari eta musikea urira hurbiltzeko helburuari eutsiko deutse jaialdiak.
Nortasun propioa daben artista, french touch-a, synth-pop-a, rock alternatiboa, indie folk-a, art-punk-a, dream pop-a, ambient-a, punk-a, hyperpop-a, house-a edo tecno-a izango dira nagusi.
Barikuan, irailak 11, Alice Phoebe Lou izango da kartelburuetako bat. Berlinen bizi dan Hegoafrikako kantautoreak folk-a, jazza eta indie pop-a buztartzen ditu jarrera erabat independentean oinarrituz. Haregaz batera izango dira Bodega newyorktarrak, art-punk zuzenekoagaz, laurogeiko hamarkadako eraginakaz eta lirika antikapitalisteagaz Donostiara bueltauko diranak; Cervatana, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldeko kideek osotua eta momentu honetako talde emergente interesgarrienetako bat; Rachid B artista hispano-marokoarra; eta Mursego, ikuskizun barri bat estreinauko dauena.
Llúcia Plak, Teatro Abandonadon, osatuko du eguneko programazioa.
Zapatuan, irailak 12, Sébastien Tellier french touch-aren ikonoa Donostiara helduko da Kiss The Beast disko barriagaz. Artista frantziarrak barriro be pop dotorea, elektronikea eta nortasun musikal indartsua buztartzen dituan unibersoa erakutsiko dau.
Egun horretan Merina Grisen txandea be nabarmendu behar da: MIN Sariak eta Gaztea Sariak lako autortzek markautako urte baten ondoren, Boga Bogan Donostian eskainiko dauen kontzertu bakarra izango da. Era berean, MYD DJ frantziar lotsabakoa; Mala Gestión, Valentziatik Hacemos Lo Que Podemos bigarren diskoagaz eta Haremos lo que podamos Tour birearen barruan helduko dana —punk-a, elektronikea eta belaunaldi-amorrua buztartzen ditu lan barriak eta taldeak, birearen lehen zatian sarrerak agortu ondoren, Estaduko lehen jaialdi-denporaldiari ekingo deutso; eta Ana Roxanne estadubatuarra, egungo ambient eszenako ahots nabarmenetako bat, izango dira.
Alai tolosarrak, Teatro Abandonadon, osotuko dau Miramarreko programazinoa.
Barrikuntzea da aurten espazioak ardao naturalei, artisau-gaztei eta gastronomiari eskainitako gune bat izango dauela, Arenales, Bodega Klandestina eta Elkano 1 Gaztagunek bultzatuta. Lehenengo aldiz, jaialdiak disko-postuak eta agertokietatik harago musikaz gozetan jarraitzeko pentsautako espazio bat izango ditu.
Aberdeen Records, Egia Records eta Txema Matíasen lankidetzeari esker, irailaren 11n eta 12an disko eta biniloen aukeraketa berezia ezagutzeko aukerea izango da Miramar Jauregian.
Jaialdiaren esperientzia osotzeko eta musikea bere forma guztietan gozetan jarraitzeko proposamen barria izango da.
Easo Plaza: dobako agertoki edegia eta emergentea
Irailaren 12an eta 13an, Easo Plazeak barriro be Boga Boga Festibalaren alderdirik urbanoena, edegiena eta irisgarriena eskainiko dau. Dobako programazio-egun bi horreetan proiektu finkatuak, talde barriak eta soinu-esperimentazinoa zuzenekoaren energiagaz lotzen daben proposamenak batuko ditue.
Irailak 12an, Rüdiger izango da protagonista, Felix Buffen proiektua; euskal eszena independenteko ezinbesteko musikaria, Willis Drummond, Rafa Berrio, Atom Rhumba, Joseba Irazoki, Gorka Urbizu edo Ruper Ordorika lako artista eta taldeakaz lotua. Jaialdira sormen-etapa barri bategaz bat eginez helduko da.
Egun horretan Kulata bere izango da, 2025ean Donostian hiru lagunek sortutako proiektua, soinua ikuspegi kolektibo, eguneroko eta erraietatik esploretan dauena; Labar, trap-a, hyperpop-a eta elektronika euskal kantutegi herrikoiaren erreferentziakaz eta performatibidade disidenteakaz gurutzatzen dituana; eta Remei de Ca la Fresca, katalanezko panoramako proposamen originalenetako bat, estilo propioagaz eta diskurso politiko-poetiko nabarmenagaz.
Rubio musika tresna asko joten dituan txiletarrak, Latinoamerikako eszena alternatiboko figura abangoardistenetako batek, eta Lorea Argaratek osotuko dabe zapatuko programazioa.
Domekan, irailak 13, Easo Plazeak Zeatikez hartuko dau, 2025ean Donostian sortutako seikotea, euskal eszenan indarrez sartu dana. Gaztea Maketa Lehiaketako Publikoaren Saria irabazi eta lehen kontzertuetako sarrerak agortu ondoren, etorkizun handieneko taldea helduko da.
Egun horretan Barrrk taldeak be joko dau, oraintsu Walking About estreinako EPa aurkeztu dauena; eta Juan Tatorri, Kapaza elektronika-podcastaren esatari eta selektorea, genero eta erritmo asko erabiliz.
Gailuk, BAP!!, Inoren Ero Ni, Anari, El Hombre Burbuja edo Negu Gorriak taldeakaz lotutako musikariek osotua, punk-a, hardcore-a, post-hardcore-a, old school hip hop-a, dub poetry-a, spoken word-a eta elektronikea buztartzen dituan proposamena eroango dau Easo Plazara.
Domekan Marte Lasartek be kantauko dau. Skakeitanen 15 urteko ibilbidea alkarregaz egin ondoren barriro batu eta indartsu dabiz. 2026an Errepidea argitaratu dabe Sila Lua artista galiziarragaz batera. Julia Sabaték osotuko dau Easo Plazako kartela.
Mercadabadillo Easo Plazara bueltauko da
Musika-programazinoagaz batera Mercadabadillo be iragarri dabe, Dabadabaren ekosistemako ekimen berezienetakoa eta Easo Plazea sormenaz, diseinuaz eta kultura independenteaz beteko dau barriro.
Zapatuan, irailak 12, eta domekan, irailak 13, goizeko 11:00etatik 19:00retara, egunero 50 postu inguruk ilustrazinoagaz, artisautzeagaz, modeagaz, arteagaz eta autoedizinoagaz lotutako proposamenak batuko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
