'Espaloietik' kantua Etxekalteren hurrengo diskoaren motibo emozionalena

Bizkaie! 2026-09-14 08:30   Musikea

Taldearen gora-behera, euren egunerokotasunera eroaten gaituana. 

Euskeraz abestuta, single honek disko barriaren kontzeptuari eusten deutso, atzokoaren eta gaurkoaren arteko desbardintasuna plazaratuz. Eta talka honen erdian gure parte-hartzearen inportantzia, etorkizuna orain bertan hasten dalako, gugandik.

Ezin gara beti ibili espaloietik, hartzeko ditugun erabagiei eta arriskuei aurre egiteko.

Musikeari jagokonez, hasiera zintzo eta lasaia dau, elementu gitxigaz, abestiak eskatzen dauen momentuan taldearen ohiko energia sartzeko. Koroak egin edo kantetan hasteko animetan gaituen leloakaz, behin indarra hartuta ez dau amaierara arte galtzen.

Ikus-entzunezkoetan, oraingo honetan eta kantuak azaltzen deuskun moduan, ikuspuntua taldekideetan dago. Azken urtean sortze-prozesuan zehar batutako bideoak eta taldearen hasikerako eszenak batzen dira, izan be, eurek hartu dabe bideokliparen grabaketea eta edizinoaren ardurea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu