Zea Mays talde bilbotarrak disko barriaren aurrerapena dakar

Bizkaie! 2026-09-18 09:03   Musikea

Aurtengo zemendian Zea Mays taldeak kaleratuko dauen disko barriaren lehenengo aurrerapena: Dave Izumik (James Bay, Ed Harcourt, The Magic Numbers, Natalie Imbruglia edo Billy Bragg...) grabau eta produzidutakoa Eastbournen (Ingalaterra).

Zuekin bada abesti ederra da, disko barria zelakoa izango dan aurreratzeko mokau txikia. Diskoa Egarria izenburukoa izango da eta Avrigo estudioak egindako bideoklipagaz dator, eurekaz lan egin baitzeben Corazón de Tango eta Kuraia abestien bideoklipetan.

Pozik eta gogotsu dagoz maitasun eta ardura handiz atondu daben lan barri hau konpartiduteko.

Bideoa

Musikea eta berbak: ZEA MAYS.
Protagonistea: Leyre Morlán,
Zuzendaria: Bárbara Fernández.
Idea sortzailea: Avrigo Studio.
Produkzinoa: Avrigo Studio.
Argazki-zuzendaria: David Mendizábal.
Ganbera-laguntzailea: Ricardo M. Varisco.
Gaffer: Ionan Aisa.
Elektrikoa Mikel Larrea.
Arte zuzendaria: Miram Márquez.
Arte-laguntzailea: Telmo Ibarburu.
Makillaje-burua: Leyre Morlán.
Edizinoa: Bárbara Fernández.
Diseinu grafikoa: Bárbara Fernández.
Etalonajea: David Mendizábal.
Catering: Tu Paella Artesana eta Xilema Catering.

Kontzertuak


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu