NDF + Xabier de Feliperen Kuarteto Philiperenak hirugarren kontzertua eskainiko dabe
2026-09-01 11:34 MusikeaBilboko Arriaga Antzokian izango da urriaren 5ean.
Donostiako Hamabostaldiko Arantzazuko kontzertuan, abuztuaren 20an, estreinatu zan, NDF kantari honen seme Xabier de Feliperen Kuarteto Philiperenagaz batera, Oskorriren karreran zehar argitaratu barik geratu ziran Kantu Abandonatuak erreskatauta. Hilebete falta zalarik, Arantzazuko 1100 sarrera guztiak agortuta egozan.
Prensa eta kritikeak harrera ezin hobea egin deutso CD eta kontzertuari eta jentearen erantzun bikainari erantzuteko hurrengo kontzertua, urriaren 4an Bilboko Arriaga Antzokian izango da baina daborduko sarrerarik ez dago.
Kontuak kontu, hirugarren kontzertu bat programau dau Arriaga Antzokiak urriaren 5erako 19:30ean, sarrerak salgai jarriko dira gaur, hilak 11, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
