Nafarroan ETBren emisinoa eteteko erabagia barriro aztertzeko eskatu deutso Euskaltzaindiak Rajoyri

Bizkaie! 2016-05-13 13:05   Euskerea berbagai

Akademiak Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteari eskatzen deutso, Nafarroan Euskal Telebistaren emisinoa eteteko hartutako erabagia barriro aztertzeko, aginduak foru erkidegoko hizkuntza ofizialetako baten telebista ikusteko aukerea ukatzen deutselako nafarrei.

Iker Sancho Insausti, Zaitegi Sariaren irabazle

Bizkaie! 2016-05-13 12:20   Kulturea

Igazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautatutako Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarraren kronika liburu bat (U voiny ne zhenskoe litso - Gerreak ez dauka emakume arpegirik) euskeratu beharko dau itzultzaileak urte amaierara bitartean, eta 2017 urte hasieran emongo dau argitara Elkar argitaletxeak.

Lurralde antolaketan ELEren balioa praktikan erakutsiz emon jako hiru urteko zikloari amaierea

Bizkaie! 2016-05-13 10:58   Euskerea berbagai

Hainbat jardunek euskerearen garapenean izan leikiezan ondorioez hausnartu eta beste herri batzuetan egoera horreei zelan erantzun jaken aztertu da; gurean eragin linguistikoaren ebaluazinoa egiteko tresnea eskatu zan; tresna hori sortu, aplikau eta ebaluau egin da, eta azkenik, gure lurraldearen zati batean eragin linguistikoaren erabilerea legez egin daitela jaso da.

Munduko kantu inprobisatuetan adituak udan gurean

Bizkaie! 2016-05-13 09:10   Bertsolaritzea

Garagarrilaren 11tik 15era bitartean, goizeko 09:00etatik 13:30etara, berbaldi, mahai-inguru eta proiekzino zein erakusketa interesgarriak izango dira Donostiako Miramar Jauregian, Europa bat-batean egitasmoaren eskutik. Goizeko 09:00etatik 13:30etara. Jardunaldi akademiko horreetan matrikuletako epea zabalik dago garagarrilaren 6ra arte.

Ibilaldiaren egitaraua, kontzertu handi bakoa eta parekidea izango da aurten

Dabi Piedra 2016-05-13 08:24   Euskerea berbagai

Bizkaiko Ikastolen Ibilaldiaren ibilbidea Durangoko kaleetatik izango da maiatzaren 29an. Neska eta mutilen bardintasunaren alde, ahalegin berezia egingo dabe aurten, baita ingurumenaren alde be. Egitarau herrikoi eta parte-hartzailea helburu, kontzertu erraldoiak egitarautik kendu ditue.

Bilboko Arenala musikaz beteko da maiatzeko eta bagileko barikuetan

Bizkaie! 2016-05-12 16:24   Musikea

Bilboko Arenaleko pasealeku enblematikoa musikaz beteko da Bilboko Udal Bandearen udabarriko kontzertuakaz, maiatzean eta bagilean. José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko musika saio horreen zuzendaritzan.

Eija-Liisa Ahtila-ren 'Deikundea' instalazinoa aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoak

Bizkaie! 2016-05-12 13:18   Kulturea

Hiru proiekzinoz osotutako instalazinoa da; horreetan, Lukasen Ebanjelioaren (Lk 1,26–38) pasarte ezagun bat agertzen da, Deikundearena; ikonografia kristinauaren gairik garrantzitsuetako bat da eta, ganera, perspektibea behar bezela lehenengoz erabili eben antxinako pintura batzuek pasarte hori irudikatzen dabe.

Leioako Umore Azokan 18 euskal konpainia egongo dira aurten

Dabi Piedra 2016-05-12 12:24   Kulturea

Hamaika estreinaldi aurkeztuko ditue bertoko konpainiek Leioako Umore Azokan, maiatzaren 19tik 22ra. Antolatzaileek dinoenez, talde gazteak eta beteranoak dagoz egitarauan eta horrek kaleko arte eszenikoek geurean osasun ona daukiela erakusten dau.

Euskerearen Aholku Batzordeak bere egin ditu osoko bilkuran aurkeztutako hiru dokumentu

Bizkaie! 2016-05-12 11:56   Euskerea berbagai

Gu gazteok ikerketearen laburpen txostena eta lan-ildoen proposamena aurrera begira dokumentua aurkeztu eta eztabaidatu dabe, eta hau be bere egin dau Euskerean Aholku Batzordeak. Zein da gazteen errealidadea eta egunerokotasuna?; ze eretxi dabe euren gizarteaz, euren testuinguruaz?; zer esaten dabe euren buruei buruz?; zelan definiduten dabe euren burua gazte euskaldunek?; ze hizkuntza erabilten ditue, zelan?; zer dinoe hizkuntzei buruz?

Benito Lertxundik 2016ko Adarra saria jasoko dau

Bizkaie! 2016-05-12 09:15   Musikea

Donostiako Udalak Orioko kantariaren ibilbide luze eta oparoa gogoan hartuko dau sari horregaz, eta kantutegi tradizionala berreskuratzeko egin dauen ahalegina.

David Martinez Suarezen 'Menos da una piedra' erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2016-05-12 16:04   Kulturea

Garagarrilaren 3ra arte ikusi ahal izango da artista asturiarraren sormen lana, Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan. Sortzaile gazteen lana bultzatzeko Barriek programearen bidez eratu da erakusketea.

Hogei artistaren artelanak batzen ditu Ertibil erakusketa ibiltariak

Dabi Piedra 2016-05-11 15:13   Kulturea

Ertibil programearen aurtengo edizinoan, hogei artistaren beste horrenbeste obra aukeratu ditue eta Bilboko Rekalde aretoan ikusi leitekez guztiak. Ondoren, Bizkaiko beste hamar herritara eroango dabe erakusketea.

Badator V. Galdakaoko Oroimenaren Astea, orain 79 urte jazotakoak gogoratzeko

Bizkaie! 2016-05-11 12:14   Kulturea

1937ko udabarria benetan gogorra izan zan Bizkaian, izan be, tropa faxistek hainbat herri bonbardeau zituen, besteak beste, Galdakao. 79 urte pasau dira, baina ez dogu ahaztu, eta ez dogu ahaztu gura be. Horregaitik, aurten be,Galdakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzino eta babesagaz, Oroimenaren Astea egitarau kulturala antolatu dau.

Bizkaitar Argia saria emongo deutso Bizkaiko Foru Aldundiak Radio Euskadiri

Bizkaie! 2016-05-11 12:13   Kulturea

Ganera, beste irrati biri, Bizkaia Irratiari eta Radio Nervioni, Bizkaia saria emongo deutse.

'Bahnar deitu salbaiak' liburua webgunean jarri dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-05-11 12:11   Kulturea

Bahnar deitu Salbaiak liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago. Liburuaren egilea Pierre Dourisboure da. Jean Elissalde Zerbitzari-k egin eban euskerazko itzulpena eta edizino honetako paratzailea Henri Duhau izan da.

Aneguria, Pet Fennec eta Dekot dira Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak

Bizkaie! 2016-05-11 12:15   Musikea

Gaztea Maketa Lehiaketearen finala maiatzaren 27an izango da Bilboko Kafe Antzokian, eta epaimahaiak hautatu ditu dagoeneko oholtza gainera igoko diran taldeak: Aneguria, Pet Fennec eta Dekot.

Artea kalera aterako dabe Bilboko galeriek, IV. Art District ekimenean

Bizkaie! 2016-05-10 18:36   Kulturea

Maiatzaren 13an eta 14an egingo dabe Arteen Asteburua Bilbo erdigunean, uriko galeriek antolatuta, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Artea jenteari hurreratzea eta galeriek egiten daben lana ezagutarazotea da Art Districten helburua. Horretarako, egitarau zabala antolatu dabe barikurako eta zapaturako.

XVI. Eleizetan musika jaialdiak Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizak ganbera-musikaz beteko ditu

Bizkaie! 2016-05-10 18:28   Musikea

Maiatzean Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizetan ganbera-musikearen arloan Euskadin egiten dan programarik berezienetako bat entzun ahal izango da, XVI. Eleizetan jaialdian.

BilbaoEszenak lan jardunaldia atondu dau euskeraz egiten dan antzerkiaren erronkak ardatz hartuta

Bizkaie! 2016-05-10 18:42   Kulturea

Beste batzuen artean Xabi Paya bertsolariaren edo Patxo Tellería dramaturgoaren partaidetzea izango daumaiatzaren 14ko jardunaldiak.