Bizkaiko Foru Aldundiak 1.398.000 euro emongo ditu kultur proiektuak garatzeko

Bizkaie! 2017-06-19 10:00   Kulturea

Euskerearen erabilerea eta gazteen parte hartzea balorauko dira, besteak beste.

Leioako Umore azoka | Ikusi handiago | Argazki originala

Foru Aldundiak diru-laguntzinoen dekretuak onartu ditu eta guztira, 1.398.000 euro bideratuko ditue Bizkaiko kultura arloan aparteko garrantzia daben proiektuak egiteko: arte eszenikoen agerpenak, musikea, folklorea, kultura ikerketea eta garapena, ikusizko eta ikus-entzunezko arteak, pentsamendua, eztabaidea, argitalpenak  eta aurtengo jaialdiak.

Aldundiaren asmoa da, herrialdean kalidadezko kultura eskaintza bat sustatzea, kultur eragile pribadu zein publikoei laguntzinoa emoteko estrategiak bultzatzea eta interesekoak diran proiektuak garatzea. Diru-laguntzinoakaz lurraldeko orekea jagon nahi dabe balio publikoa emoteko.

Esangura horretan, besteak beste, proiektuak kultura arloan dauen interesa,  gazteen parte-hartzea diruz lagundutako proiektuetan eta euskera erabiltea balorauko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu