'Viaje por el país de los recuerdos' eta 'Arratetikakuen izketango alegiñak' obren edizino kritikoak abian
2017-06-16 07:42 KultureaMiren Narbaiza Martiartu eibartarra ibili da Toribio Etxebarriaren obra mardul horreen jatorrizko testuak jorratzen.
Toribio Etxeberriak 1949an idatzi eban Viaje liburuaren lehenengo bersinoa, baina, antza, ez zan konforme geratu eta 1959an lanaren bigarren bersino bat egin eban, liburuki bitan banatuta: lehenengo zatiak 411 orrialde zituan, eta bigarrenak 381. Lan hori Mexikon argitaratu eben 1968ko urrian, Toribio hil ondoren; tirada 500 alekoa izan zan. Ordutik hona argitalpen hori erabili dau Udalak 1990an eta 2004an kaleratutako lanetan.
Kontuak kontu, Ego Ibarrak liburu horren edizino kritikoa kaleratu nahi dau datorren urtean, idazleak egin zituan bersino biak konparauta eta behar diran ohar eta aitamen guztiak jasota, aurkibide toponimikoak eta onomastikoak barne. Horretarako, aurten, lehenengo faseari ekin deutso Miren Narbaizak, obra horreen transkripzino lana eta hasierako azterketea eginez.
Horrezaz gan, Arratetikuen izketango alegiñak lanaren jatorrizko testua be hasi da transkribiduten; Zarauzko Itxaropena argitaldariak 1967an argiratu eban lana. Liburu horren zati batzuk zentsurearen atzaparretan geratu ziranez beharrezkoa da edizino kritikoa egitea, Ego Ibarra batzordeak abian jarri dauen lana.
Esangura horretan, jatorrizko obra horreek Olga Arizmendiarrietak eta Yraolagoitia-Iraola familiak emondako donazinoetatik heldu dira.
Iturria: egoibarra.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!