XXVII. Miguel de Unamuno Saiakerearen deialdia egin dabe

Bizkaie! 2026-02-11 11:00   Kulturea

Zezeilaren 15ean edegiko eta apirilaren 30ean zarratuko da. 

Bilboko Udalak XXVII. Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren proposamenak aurkezteko epea edegiko dau, zezeilaren 15ean. Deialdi horren lanak jasoteko epea apirilaren 30ean, domekan, zarratuko da.

Urtero lez, modalidade bi atondu ditue: Gaztelaniazkoa eta euskerazkoa. Modalidade bakotxak, 6.000 euroko saria izango dau eta horrezaz gan, lanak argitaratzeko aukerea be izango dabe.

Parte-hartzea zabalik dago 18 urtetik gorako edozein nazinoalidadetako egileentzat, Euskadiko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten baditue. Lanak argitaratu eta saritu bakoak izan behar dira; lana entregau ostean aldaketarik balego, horren barri emon beharko deutse idazleek epaimahaiari. Gitxienez 100 orriko eta gehienez 250 orriko luzerea izango dabe, DIN A-4 muetako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra-muetea erabilita eta neurria 12koa izanik. 1,5eko espazioa itxiko da lerroen artean.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXVII. edizinoko deialdian parte hartzen dabenek PDF formatuan bialdu beharko ditue lanak, udal webgunera. Link horretan konsultau daitekez oinarriak, baita izena emoteko formularioa be.

XXVII. edizinoa

Igazko edizinoan, gaztelaniazko modalidadean Ginés Cutillas Cuencaren Aprender a mirar. Cómo reinterpretar nuestro mundo lanagitik izan zan irabazlea. Euskerazko modalidadean, barriz, Joxe Manuel Odriozolak irabazi eban Heriotzak bizi gaitu lanari esker. Guztira, 174 lan aurkeztu ziran, 168 gaztelaniaz eta 6 euskeraz. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu