2026ko Xabier Lete Euskerazko Literatura Sorkuntzarako Bekearen deialdia zabalik dago
2026-02-11 12:14 KultureaEusko Jaurlaritzeak eta BBVA Fundazinoak 2026ko deialdia zabaldu dabe.
Helburuak dira euskerazko literatura-sorkuntzea bultzatzea eta sendotze-bidean dagozan idazleen talentua babestea.
Bekeak 70.000 euro gordineko zuzkidurea dau, eta hautatutako egileari aukerea emongo deutso urtebetez eleberri original bat euskeraz sortzeko erabat dediketako, dedikazino esklusiboan. Helburuak dira literatura-proiektu konplejuak lantzeko baldintza egokiak eskaintzea eta euskerazko literatur sistemearen sendotzea sustatzea.
Deialdi hau Eusko Jaurlaritza eta BBVA Fundazinoaren talentu sortzailearen aldeko konpromisoaren barruan kokatzen da, baita irakurzaletasuna sustatzeko eta euskerazko kultur edukiak sortzen laguntzeko bere, gero eta globalagoa dan testuinguru kulturalean euskerearen presentzia eta proiekzinoa indartuz.
Xabier Lete Bekea 2024an jaio zan erakunde biren arteko lankidetzeari esker. Ordutik hona, egile bik jaso dabe Lete Bekea:
Eider Rodríguez Martín, lehenengo edizinoko irabazlea, fikzinoko eleberri-proiektu bati esker.
Patxi Zubizarreta, 2025eko deialdian hautatua, intimoa eta egunerokoa ardatz dituan izaera introspektiboko nobela-proiektuagaitik.
Bekea edade nagusiko persona fisikoei zuzenduta dago, lan-bizitzan dagozanei eta euskeraz gitxienez literatura-lan bat argitaratu eta merkaturatu dabenei. Hautatutako proiektua hamabi hilabeteko epean landu beharko da, bekea onartzen danetik aurrera, eta epe hori amaitzean amaituta egon beharko dau.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko zezeilaren 10ean hasi eta apirilaren 10ean, 13:00ean amaituko da. Eskaerak formatu digitalean aurkeztu behar dira eta deialdiaren oinarriak eskuragarri dagoz Eusko Jaurlaritza eta BBVA Fundazinoaren webguneetan.
Zehetasunak
Deialdia
Oinarriak oinarriak-xabier-lete-beka-2026.pdf
Sarritan egiten diran galderak.
Eskabide orria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
