Literatura eta argitalpenen arloko hogeita hamar bat sortzailek hartuko dabe parte

Bizkaie! 2026-02-13 07:49   Kulturea

Gutun Zuria 2026ko zezeilaren 24tik 28ra, Azkuna Zentroan.



Azkuna Zentroan aurkeztu dabe Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazinoarteko Jaialdiaren 19. edizinoa. Berbearen inguruko diziplina anitzeko sorkuntzako erreferente bihurtuta, literatura garaikidearen hogeita hamar bat egile batuko dituana.

Prentsaurrekoan izan dira Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia; Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendaria nagusia; eta Iván de la Nuez, María Mur eta Iñaki Esteban, Jaialdiko aholkulariak.

Gutun Zurian egungo literaturearen ekosistema osoa bateratzen da: irakurleak, egileak, argitaletxeak eta liburuko profesionalak, topakntzarako, ikaskuntzarako eta lankidetzarako aukerak sortuz, gogorarazo dau Gonzalo Olabarriak. Ahots barriak ikusarazoz eta aniztasun narratiboa sustatuz, Gutun Zuriak panorama kulturala aberasten dau eta gure errealidadea ulertzeko dogun gaitasuna zabaltzen dau, zehaztu dau.

Bestalde, Txomin Olabarrik azpimarratu dauenez, jaialdi edegia da, eta holan islatzen dau aurtengo programeak.

Jaialdiko batzordearen aholkulariek esan dabenez, literaturea eten barik barritzen da eta jaialdi hau hori ikusteko gunea egokia da. Ikusleak jaialdi honetara etorten dira, erreferentziazko egileaka batera egoteko. Baita ahots barriak eta egungo narratibako aniztasuna gertutik ezagutzeko be.

Urian zaharrena dan nazioarteko jaialdi honek, urtero, zubilana egiten dau idazten eta irakurten dauenaren artean, eta bizipen komun bihurtzen ditu normalean esperientzia intimoak izaten diran irakurketea eta literaturea.

Barriketaldi, tailer, ikastetxeakaz berbatutako programak, Gutun Zuria Bilbao PRO eta Auditorioan, Bastida Aretoan eta Mediatekan alkarrizketen bidez, Gutun Zuria Bilbaok idatzizko ondareari balioa emoten dio eta, aldi beran, animau egiten gaitu forma narratibo, digital edo hibrido barriak esploretako.

Aurten, hogeita hamar bat sortzailek hartuko dabe parte eta, beraz, idazleek modu anekdotikoan eta lagunarteko giroan landuko ditue euren sormen-prozesuak. Aurtengo ardatzak izango dira literatura eta naturearen, testu eta irudiaren, politika eta kulturearen, klase eta identidadearen, merkatu eta opariaren, barriketaldiaren eta aktibismoaren, mobimentu eta gelditasunaren arteko hartu-emonak.

Jaialdian, Azkuna Zentroan hainbat formatutako jarduerak egiten dira egun osoan zehar. Goizetan, publiko gazteena forma narratibo barriaka buztartzen da. Liburuaren eta produkzino editorialaren etorkizunari buruzko eztabaida profesionalerako momentua be bada.

Arratsaldean, idazleakaz barriketaldiak izaten dira literatura sorkuntzearen gainerako arte diziplinakaz lotzeko. Jardunaldi bakotxa amaitzeko, berba egiteko berbea, soinu berbe, berba fisikoa, berba idatzia eta berba eszenikoa azaleratzeko proposamenak egingo dira.

Barriketaldiak

Azkuna Zentroko Auditorioa eta Bastida Aretoa bertoko zein kanpoko egileen arteko alkarrizketen topagune bihurtuko dira.

Zezeilaren 24an, Bernardo Atxaga, Jabier Muguruza eta Karmele Jaio idazleek Biharko berbak izenburupean etorkizunaz, espekulazinoez eta digabazinoez berba egingo dabe.

Hilaren 25ean, Gutun Zuria Saria irabazi dauen Valerie Milesek eta Estrella de Diego idazle eta arte kritikariak hiru ahotsetako alkarrizketea izango dabe. Artean eta denporan jaialdiaren espiritua islatzeko alkarrizketa egingo dabe.

Zezeilaren 26an, Miren Agur Meabe eta Mario Obreroren ahotsak entzungo dira. Biek beren testuak irakurriko ditue, haritzat etorkizuna hartuta, beti be esangura poetikoa nabarmenduz.

Hilarenk 28an, Didier Eribon filosofoaren eta Alana S. Portero idazlearen txandea izango da. Oraintsuko eztabaida kulturaletan, ohikoa izaten da generoaren eta klasearen arteko kontrakotasuna.

BBK Gutun Zuria Bilbao Sariak

Aurten, BBK-k eta Azkuna Zentroak BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Saria emongo deutse Gerediaga Alkarteari bere 60. urteurrena ospatzeko, euskal kultura eta literaturko oinarrizko eragile lez egindako lana eta Durangaldeko eta, oro har, Euskadiko ondare historiko eta kulturala jagon, ikertu eta zabaltzeko konpromisoagaz markautako ibilbide eredugarria aotortzeko. Bere historian zehar, Gerediagak euskal kultura garaikiderako oinarrizko proiektuak bultzatu edo lagundu ditu, horreen artean Durangoko Azokea nabarmentzen dalarik, Euskadiko kultur ekitaldi nagusietako bat.

Era berean, aurten BBK Gutun Zuria Bilbao saria emon jako Valerie Milesi (New York, 1963), nazinoarteko literatura-edizino garaikideko figura nabarmenetako bati, bere ibilbide profesionalagaitik, izan be, sormen, adimen eta kultura-bitartekaritzako lana nabarmentzen baita. Granta en español sortu eban 2003an eta argitalpenaren zuzendaria da ordutik eta The New Yorker, The New York Times eta The Paris Reviewegaz kolaboretan dau. Granta en español argitalpenetik, Harkaitz Cano, Eider Rodríguez, Karmele Jaio eta Uxue Alberdiren gaztelaniazko eta ingelesezko itzulpenak bultzatu ditu.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Gorka Martínez BBK-ko zuzendari nagusiak ohorezko makilak emongo deutsee Jaialdiaren inaugurazinoan, zezeilaren 24an. Ondoren, Gari abeslariaren kontzertua izango da. Gutun Zuria Bilbao jaialdiaren inaugurazinoan, Aresti eta Abesti lanaren aurrerapena aurkeztuko da. Dokumentalak Gabriel Aresti idazle bilbotarraren lana eta eragina aztertzen ditu, haren heriotzearen 50. urteurrenean. Ikus-entzunezkoak Arestiren poesia, euskal musikariakaz izandako lotura eta euskera batuaren sorkuntzan eta garapenean betetako nahitaezko zeregina nabarmentzen ditu.

Berbea, Gutun Zuria Bilbaoren ardatz nagusia

Aurten, jaialdiak uste sendoa dau literaturarik futuristena ez dala etorkizunari buruz idazten dana, hemendik idazten dana baino. Literatura honek segurutzat joten dau etorkizuna gaur bertan jazoten dagoala, amesez eta amesgaiztoez betez gure eguneroko oraina. Literatura hau bere garaiaren aurretik doa eta joaneko denporetara bueltetan da, gure gaurko kontuetarako erantzunen bila.

Dimensino hori jorratuko dau aurtengo edizinoak: jaialdiak kritikea hartzen dau beregan eta, aldi berean, ez dau katarsian babestu gura. Benetan uste dopgu gaur egungo ezinegonak, kejea baino ez dauela eraiten eta proposamenak egitea beez dala txarra, horretara eroan behar gaituala. Gutun Zuria Bilbaon, lehen bezela uste dogu sustrai semantiko bera izateak baino zeozer gehiagok lotzen dituala optimismo eta optimo berbak, dinoe.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Sarrerak salgai daude gutunzuria.azkunazentroa.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu