Lucas Eguibar eta Alvaro Romero, etxera

Bizkaie! 2026-02-13 08:27   Kulturea

Romero, final-zortzirenetan kanporatu dabe; eta, Eguibar, finalaurreetan.

Lucas Eguibar eta Alvaro Romeroren amesa laster amaitu da Milano Cortinako Neguko Jokoetako snowboardcross proban. Alvaro Romero kanporatua izan da final-zortzirenetan; Lucas Eguibar, barriz, finalaurretan, Nathan Pare estatubatuarragaz talka egin ostean.

Boardercrosseko munduko elitea Livignoko Snow Parken batu da. Bertan, Lucas Eguibar eta Alvaro Romero, euskal izar biak, harro lehiatu dira.

Jardunaldiko lehen burrukea, final-zortzirenetarako kanporaketako koadroa finkatzen dauen sailkapen kanporaketan izan da. Eguibarrek ez dau hutsik egin, izan be, hamabigarren denpora onena markatu dau (1"08"97). Romerok, barriz, 1"09"93ko denporea egin dau eta 28. postuan geratu da.

Hurrengo kanporaketan, Egibarrek ondo jokatu dau eta finalaurretara sailkatu da. Romerok, bestalde, hirugarren amaitu dau eta finalaurretarako toki barik geratu da. 

Jonas Chollet frantziarra eta Nathan Pare estadubatuarra izan dira Egibarren lehiakideak finalaurenetan. Kanporaketa gogorra jokatu dabe. Ibilbidearen erdian, Nathan Pare, Eguibarren aurretik kurutzatu da eta biek alkar ikutu eta donostiarra lurrera joan da. Holan, estadubatuarrak irabazi dau txandea. Hori bai, epaileen azterketearen ostean, deskalifikatua izan da eta finalerdietako postu biak Jonas Chollet eta Loan Bozzolo snowboardcrossentzat izan dira.
 
Alessandro Hämmerlek irabazi dau finala. Bigarrena, Eliot Grondin kanadiarra izan da; eta, hirugarrena, Jakob Dusek, baita kanadiarra be.

Ikusi eta entzun hemen Lucas Eguibarren adierazpenak.  

Ikusi eta entzun hemen Alvaro Romeroren adierazpenak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu