Martxan da Gurot Lehiaketea

Bizkaie! 2026-02-12 10:32   Kulturea

Parte-hartzeko epea martiaren 8an zarratuko da. 

Bizkaiko igazko irabazleak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Martiaren 8ra arte zabalik egongo da Gurot lehiaketan parte-hartzeko epea. Bizkaiko mankomunidade bik eta hiru udalerrik sustatzen dabe lehiaketea, horreen artean Getxo. 

12 eta 18 urte bitarteko gazteek, hiru laguneko taldeak egin beharko ditue. Behin hori eginda, ahalik eta galdera gehien erantzun. Lehiaketea, martiaren 9tik apirilaren 13ra izango da. Pare hartu gura daben gazteek izena emon beharko dabe hemen, igaz parte hartu ebenak izan ezik, horreentzat izen-emotea indarrean dago-eta.

Gurot, Getxoko inguruetako eta mundu zabaleko kultur galderak erantzuneko aplikazino interaktiboa da. Tribial moduko olgetea da, euskeraz. Galderak, ondoko esparruei buruzkoak dira: gizartea, naturea, hizkuntzea, artea, kulturea, zientzia, kirola eta aisia.

Getxon irabazten daben lehenengo hirukote biek sari teknologikoak eskuratuko ditue eta Bizkaiko final handian parte-hartzeko aukera be izango dabe, apirilaren 24an, San Mames Estadioan (Bilbo).

Bizkaiko finalaren lehen saria Salouko Port Aventurarako garraioa, hotela eta sarrerak asteburu baterako izango da; bigarrena Madrileko Warner parkerako garraioa, hotela eta sarrerak; hirugarrena Nafarroako Igantziko IrriSarri Land abentura parkerako sarrerak eta hotela; laugarrena asteburu pasa Biarritzen; eta, bostgarrena Athletic Museoa ikusteko sarrerak.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu