Apiriletik maiatzera Miren Doiz iruindarraren lanak ikusi ahal izango dira
2026-02-11 10:09 KultureaBilbaoArte Fundazioak urteko lehen seihilekorako atondutako hiru erakusketa aurkeztu ditu.


Agendan, Procesos en vivo be nabarmentzen da, Urazurrutiaren 32ko estudioak edegien diren hiru egunetan, artista egoilarrak eta lantzen dituen proiektuak ezagutzeko, baita bagilean Ate Edegien Urteko Jardunaldia be.
Era berean, apirilean, Fundazinoak 2025-26ko Produkzinorako Laguntzen Deialdia edegiko dau, BilbaoArten estudio-lagapena daben proiektu artistikoak egiteko, baita BA Bildumakon komisariotzearen III. deialdia bere. Bagilean, Istituzione Fondazione Bevilacqua La Masa erakundean proiektuak egiteko deialdia egingo da.
Uribitarte40ko erakusketak
BilbaoArte Fundazinoaren erakusketa-aretoan hiru erakusketa izango dira bagileko amaierara arte, Bilboko Udalaren menpeko produkzino artistikoko zentroari lotutako ibilbidea daben artistek egindako lanak erakusteko.
- Zezeil honetan edegiko da Leo Burgeri (Londres, 1991) eskainitako erakusketea Ipar-Hegora, hain zuzen be.
- Apiriletik maiatzera Miren Doiz (Iruña, 1980) iruindarraren lanak ikusi ahal izango dira .
- Eta bagilean Artistak Egoitzan 2025/26: Eskuratze barriak (BA Bildumea) erakusketa kolektiboaren txandea izango da. 2026ko zezeilaren 20tik apirilaren 6ra.
Programa Publikoak (Sartzea doban).
Artistak Egoitzan 2025/26: Eskuratze barriak (BA Bildumea).
M. Benito Piriz, Manuel Blázquez Palacios, Blanca Castro, Fatima Conesa, Juana García-Pozuelo Barrios, Auritz Iñurrieta Orbezua, Fermin Moreno Martín, Antoine Nessi, Gareth Phillips, Laurita Siles Ceballos, Amaya Suberviola eta Fernando Villena.
BilbaoArte Fundazioan estudio-lagapeneko 2025/26an beka modalidadean egonaldia egin daben artistek egindako azken produkzinoek osotzen dabe proiektua. Guztira, hogeita hamar bat artelan BilbaoArte Bilduman sartuko dira. Hainbat edade eta jatorritakoak, oro har, praktika garaikidearen azken joeren, moduen eta lan-prozesuen lagin adierazgarria dira euren lanak.
Programa Publikoak (Sartzea doban).
Inaugurazinoa eta aurkezpen publikoa bagileko 19an, barikuan, 19:00retan.
Bilbaoarte Produkzino Zentroko jarduerak
Programautako ikastaro eta tailerrei Fundazinoaren ohiko kolaboratzaileakaz zerikusia daben aurkezpenak, proiekzinoak eta jarduerak gehituko zjakez (Arkitektura Gelea, Langile Gaien Zinemaldia edo Gau Zuria, besteak beste). Ikastaroak eta tailerrak zabalik dagoz publiko orokorrarentzat, BilbaoArteren egungo erabiltzaileentzat eta egoitzan dagoza artistentzat.
Ikastaroak
- Landare-alkimia: landareek erakusten dabena. Gin Ro (Georgina Rodríguez Ayala)
- Kamerarik bako argazki-teknika biren miaketa praktikoa.
- Fresaketarako sarrera: oinarriak, softwarea eta praktika tailerrean (ikaslea: Marcos Muñoz).
- Argi eta materia aztarnak: Tailer trinkoa, Julio Álvarez Yagüeren eskutik.
- Kolorea baino zeozer gehiago: Kuatrikomiako argazkien inprimaketa serigrafikoa, Urtzi Urkixoren eskutik
- Mikroarkitektura bizigarriak: gorputza, objektua eta fabrikazino digitala, Arquimañaren eskutik.
- Argiz marraztu Kobrezko xafla gaineko fotograbatua, Fatima Conesen eskutik.
- Zeramikazko muralismoa. Azulejuen gainean sorkuntza artistikoko tailerra, Fernando Renesen eskutik
Berbaldia
Argi-aztarnak. Julio Álvarez Yagüek asmautako paisaia (Martiaren 13an).
Artistak Egoitzan
Zuzeneko Prozesuak (Estudio Edegiak) 2026.
2026ko apirilaren 14, 15 eta 16an.
Ate Edegiak 2026
2026ko bagilaren 22tik 25era, goizako 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era
BilbaoArte Fundazinoak Ate Edeegien urteko jardunaldia egingo dau Urazurrutia 32ko egoitzako estudioen edegiereagaz. 2025-26 Laguntza Programeari esker egoilar artistak eta produzidutako lanak ezagutzeko aukerea. Bagilaren 25ean, eguenean, arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sartzea doban izango da. Estudioak 20:30ak arte bisitau ahal izango dira, zuzeneko musikea be ez da faltako.
Deialdiak
2025-26 Produkzinorako Laguntzen Deialdia, BilbaoArten estudio lagapena daben proiektu artistikoak egiteko (2026ko apirilean).
BA Bildumako komisariotzearen III. Dialdia (2026ko apirilean). Istituzione Fondazione Bevilacqua La Masa de Venecia erakundean proiektuak egiteko 2025 deialdia (2026ko bagilean).
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
