Etorkizuneko zientziaren aldeko adierazpenagaz amaitu da X. Emakumeak Zientzian
2026-02-12 10:15 KultureaEuskal Herriko 34 erakundek kolektibidadearen indarra azpimarratu dabe.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazinoarteko Egunagaz batera, Emakumeak Zientzian ekimenak amaiera biribilagaz amaitu da jarduera-programa zabala. Ekintza-plan hori, ekimenaren etorkizuneko hari estrategikoak markauko ditu, ospakizunaren ardatz eta emakumeek zientzian eta teknologian daben zeregin indartzen jarraitzeko abiapuntu bilakatu da.
Ekitaldian izan dira Ane Oiarbide (Donostia Sustapena), Jon Gurrutxaga (Gipuzkoako Foru Aldundia), Ander Larrinaga (Arabako Foru Aldundia) eta Eider Mendoza (Gipuzkoako ahaldun nagusia), baita erakunde parte-hartzaile guztietako ordezkariak, erakunde laguntzaileak eta jarduerak aurrera ataratea ahalbidetu daben boluntarioak be.
Maitena Salinas ekitaldiaren aurkezleak jai-giroan zuzendu dau ospakizuna, Janus Lesterren musikeak girotuta; Ertzak kantua abestu dau artisteak, berak sortua 2023an Emakumeak Zientzian ekimenaren ereserki legez.
Hamargarren edizino hau markau daben lankidetzearen, ahalegin kolektiboaren eta ilusinoaren balioa azpimarratu dau aurkezleak.
Emakumeak Zientzian ekimenak bere adierazpena eta ekintza-plana aurkeztu ditu; hain zuzen, aliantzak egiturazko desbardinkeriak ikuspegi askotariko batetik lantzeko dauen konpromisoa jasoten dau dokumentuak. Emakume zientzialarien ikusgaitasuna indartu, ezagutzarako sarbidea demokratizau eta lan-ingurune ekitatibo eta erantzunkideagoak sustatuko dituen bederatzi jarduera ezartzen dira testuan, ekosistema zientifiko-teknologiko bidezkoago bat lortzeko. Emakumeak Zientzian osotzen daben erakundeen konpromiso etikoaren erakusgarri da adierazpena, eta ekintza horreekaz bat egiteko gonbidau ditu enpresak eta erakundeak, etorkizuneko zientzia alkarregaz eregiteko. Marea bizia gara goiburuarii eutsiz, Euskal Herriko hogeita hamalau erakundek kolektibidadearen indarra azpimarratu dabe eta etorkizunera begira amaitu da hamargarren Emakumeak Zientzian. Erakundeak oso modu positiboan balorau dau jarduera ugariko edizino hau, parte-hartzea handia izateaz gan, oihartzun handia izan baitau komunikabideetan. Azken balantzea son positiboa izan da eta datozen edizinoetan haziz eta ahaleginak gehituz jarraitzeko konpromiso kolektiboa indartu dau.
Horregaitik, eskerrik zintzoena emon nahi deutsegu erakunde parte-hartzaile guztiei, ekosistema zientifiko-teknologikoaren indarra eta lan kolaboratiboaren garrantzia agirian jarri dituan hamargarren edizio honetan izan daben inplikazinoagaitik eta konpromisoagaitik. Hareen laguntzeari esker, Emakumeak Zientzianek hazten eta zientzia gizartera gerturatzen jarraitzen dau. Datorren urtean be batera ibiliko garelakoan gagoz, alkarregaz eregiten gabizen bide honetan aurrerapausoak emoten jarraitzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
