San Valentin eguna eta Bilboko Inauteriak indartsu datoz Berreginen Museora

Bizkaie! 2026-02-11 09:05   Kulturea

Ospakizun bikotxa atondu dabe zezeilaren 14rako.

Bilboko Berreginen Museoak bere egitarauan dagoeneko ezinbesteko bihurtu diran jarduera bi dakarz: San Valentin eguna eta Inauteriak. Aurten, biak egun berean izango dira eta, beraz, erakunde bizkaitarrak ospakizun bikotxa egitea erabaki du. Jarduera biek oinarri bera izango dabe: gaur egun museoan ikusgai dagoan aldi baterako erakusketea: “Mitoak orbitan. El Universo a la vista”. Erakusketa horretan Museoaren bildumako hamar artelan dagoz eta horreen bidez jorratuko da antxinatasunak zelako eragina izan dauen gaur egun unibersoari buruz daukagun ezagutzan.

Bestetik, familientzako bisita-tailer bat atonduda da, planetarik planeta ibili eta aldi baterako erakusketea ezagutu ostean, parte-hartzaileek Kupidoren arkua eta geziak egingo ditue. Horrezaz gan, helduentzako berbaldi bat egongo da, astrologiaren jatorriak arakatzeko eta maitasun erromantikoaren mitoa aztertzeko.

Hona hemen jarduera bien inguruko zehetasunak:

2026ko Inauteriak. Familientzako bisita-tailerra: Kupido.

  • Eguna: Zapatua, 2026ko zezeilak 14.
  • Ordua: 11:00etan.
  • Edadea: 6-12 urte (Ume bakotxa heldu bategaz etorri beharko da).
  • Iraupena: 90 minutu.
  • Prezioa: 1 € parte-hartzaile bakotxeko (umeak zein helduak).

Izen-emotea: 94 415 02 31

Aldi baterako erakusketan eta San Valentin egunean oinarritutako bisita-tailerra. Tailerrean Kupidoren arkua eta gezia egingo dira, Inauterietan mozorrotzeko.

San Valentin 2026: Izarretan idatzita (Berbaldia).

Zeri buruz ibiliko gara?: Antxinarotik maitasuna indar kosmikotzat hartu izan da, hau da, erakarpen unibersalaren printzipiotzat hartzen zan, erromantizismoaren ideatik harago joiana, eta astrologia kosmos horren hizkuntza sinbolikoa zala uste eben.

Aurten, San Valentin ospatzeko, joandako sasoi horreetara bueltauko gara orduko astrologiaren jatorria arakatzeko eta maitasun erromantikoaren eternidadeko mitoari aurrez aurre begiratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu