Leioako Umore Azokan izena emoteko epea zabalik dabe profesionalek
2016-04-11 11:32 KultureaMaiatzaren 19tik 22ra egingo da Leioako Umore Azokea, kaleko artisten topalekua. Bertan parte hartu nahi daben profesionalek izena emoteko aukerea daukie, apirilaren 29ra arte. Igaz, ehun profesional, banatzaile eta programatzaile inguru egon ziran Leioan eta, arrakasta horretatik tiraka, topaketearen alderdi komertziala sendotu nahi dabe antolatzaileek.
Maiatzaren 19tik 22ra egingo da Leioako Umore Azokea, kaleko artisten topalekua. Bertan parte hartu nahi daben profesionalek izena emoteko aukerea daukie, apirilaren 29ra arte. Igaz, ehun profesional, banatzaile eta programatzaile inguru egon ziran Leioan eta, arrakasta horretatik tiraka, topaketearen alderdi komertziala sendotu nahi dabe antolatzaileek.
Kaleko arteen merkadua garatzen eta indartzen laguntzea da Leioako Umore Azokearen helburu nagusietako bat. Horregaz lotuta, kaleko arte eszenikoen munduan dabilzan profesionalek aukerea daukie akreditazinoa eskatzeko. Horretarako, Umore Azokearen webgunean eskabidea egin behar dabe, hilaren 29a orduko.
Antolatzaileek aurreratu dabenez, aurten 50 konpainiaren ikuskizunak erakutsiko dira Leioako kaleetan. 424 hautagairen artean aukeratu ditue aurtengo parte-hartzaileak. Sektoreko programatzaile eta profesionalentzat, beraz, aukera ona da, kaleko arteen ikuskizun barriak ezagutu eta alkarren barri izateko.
Ganera, Euskadi-Akitania Topaketearen bigarren ekitaldia egingo da, lehenengo aldiz Leioan. Akitania-Euskadi euroeskualdeak, EKEk eta Etxepare Institutuak antolatutako ekimena da. SAREA antzokien alkarteak be batzar nagusia egingo dau, Leioako hitzordua aprobetxauta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!