Europa iparraldeko eta Estadu Batuetako liburutegi digitalen pare dago Jaurlaritzearen eLiburutegia
2015-11-25 12:31Urtebeteko ibilbidea egin dau Euskadiko Liburutegi Digitalak, eLiburutegiak, eta Eusko Jaurlaritzea pozik agertu da zerbitzu horrek euki dauen arrakasteagaz. 27.000 liburu digital baino gehiago maileguan emon ditue. Laster, 10.000 titulu eskaintzera helduko dira. Webgunea barritu dau, ganera, eLiburutegiak, eta Antton Olariagak egindako logotipo barria estreinau dau.
'Enarak' operea kontzertu bersinoan Bilboko Arriagan
2015-11-25 11:43 MusikeaAzken urteotako erronka artistiko nabarmenetakoa izan da José María Usandizagaren Las Golondrinas operea kontzertu bersinoan interpretetea. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak obra hau berreskuratu nahi izan dau Donostiako Orfeoiagaz batera Musikeneko orkestra ikasketen koordinatzaile dan Jesús Echeverríaren zuzendaritzapean, konpositore donostiarraren obra eszeniko nagusia Gasteiz, Donostia eta Bilbon interpretetako.
'Nork' nobela grafikoa aurkeztu dabe Xabi Paya gidoigileak eta Patxi Gallego marrazkilariak
2015-11-25 09:49 KultureaXabi Paya gidoigileagaz eta Patxi Gallego marrazkilariagaz batera, Antxoka Agirre Bertsolari aldizkariko zuzendaria agertu dira Bertsolari aldizkariaren 100. ale berezia aurkezteko Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egindako prentsaurrean. Komiki edota nobela grafikoan umorea eta satirea erabili dabe genero baltza oinarri hartuta.
Kultura Ondarea sariak antolatu ditu Jaurlaritzeak, gazteei zuzenduta
2015-11-25 09:39 KultureaEuskal Herriko ondare kulturalari buruzko bideo bi aurkeztu beharko ditu parte-hartzaile bakotxak, 2016ko apirila baino lehen. Onenek Irlandarako biajea irabaziko dabe. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Formakuntza Zikloetako ikasleek parte hartu leikee. Eusko Jaurlaritzeak bigarrenez antolatu dau Kultura Ondarea lehiaketea.
Heriotzaz eta minaz gogoetea egin dau Anjel Lertxundik nobela barrian
2015-11-24 17:04 KultureaErrealidadetik asko daukan daukan nobelea da Zu (Erein), Anjel Lertxundiren lan barria. Idazle bat eta haren emaztea dira istorioko protagonistak. Andreari pankreako minbizia diagnostikau deutsie eta gizonaren ikuspegitik horri egokitzeko ahalegina kontetan da. Anjel Lertxundi idazlea antzeko egoera baten dago.
Eskuko telefonoetarako Akuilari aplikazinoa sortu dau Hizkuntz Eskubideen Behatokiak
2015-11-24 13:45 Euskerea berbagaiHizkuntz Eskubideen Behatokiak kudeatzen dauen Euskerearen Telefonoak Akuilari aplikazino barria sortu dau eskuko telefonoetarako, aplikazino praktikoa eta azkarra; horren bitartez, erabiltzaileek kexa, galdera eta iradokizunak zuzenean helarazo ahal izango ditue.
Cantadoriak versus bertsolariak Sardinian
2015-11-24 13:09 BertsolaritzeaInstituto Etnografico Della Sardegna erakundeak antolatuta, kulturarteko topaketea egingo da Sardinian, Cagliariko Konserbatorioko Auditoriumean eta Mintzola Fundazinoak be parte hartuko dau. Zemendiaren 27an eta 28an, Oihana Bartra eta Igor Elortza bertsolariak izango dira bertan, Karlos Aizpurua Mintzolako kideagaz batera.
Durangoko Azokearen 50 urteko ibilbidea liburu baten batu dabe
2015-11-24 12:56 KultureaJoseba Sarrionandia, Jesus Mari Arruabarrena eta Txelu Angoitia arduratu dira liburu mamitsu baina dibulgatibo hau egiteaz. Durangoko Azokearen 50 urteko historia testuinguruan kokatu, lekukotzen bidez mugarri nagusiak zehaztu eta irudietan batu dabe azokearen egunerokoa.
Liburutegiak Topaleku eta bizikidetzarako gune
2015-11-24 11:37 KultureaLiburutegiak topagune eta bizikidetzarako gunetzat hartzea eta bertako baliabideak eta antolatzen dituen jarduerak sustatzea dira Liburutegiak Topaleku programearen helburuetako batzuk. Ekimena Getxoko Liburutegiek eta Udaleko Kulturartekotasun Unidadeak antolatu dabe.
Leitza eta inguruko hilketen kronikea, Patziku Perurenaren liburu barrian
2015-11-24 10:14 KultureaEdadekoen lekukotzak jaso eta artxiboak arakatuta, Leitzan eta alboko herrietan jazotako heriotza biolentoak batu ditu Perurenak Hilen xarma liburuan (Elkar). Orain dala 300 urtetik honako hilketak aztertu ditu, gertakari lazgarrien atzean dagozan ikusmoldeak eta datu historikoak tartekatuta.
Lauro ikastolako gazteen proiektuak jaso dau Galiciencia zientzia-azokearen sari nagusia
2015-11-23 17:27Lauroko Betabot taldeak hezkuntzea hobetzeko helburua dauen aplikazino bat garatu dau; zehatz esateko, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazinoa errazten dauen software bat da. Ikasle bakotxaren beharretara egokitzen da, eta autismoa dauen ikasle bategaz probau eben. Lan horrek oso harrera ona izan dau Galicienciaren bisitarien zein epaileen artean eta hiru sari nagusietatik lehenengoa jaso dau.
Bilboko Udalaren Kultur Gabonak programea abian da
2015-11-23 16:51 KultureaEra askotako 132 jarduera eta ikuskizun dakarz aurten Kultur Gabonak zikloak, Bilboko Udalak azaldu dauenez. Ume zein helduek disfrutetako moduko ekintzak eratu ditue uriko barruti guztietan, urtarrilaren 5era arte. Saio guztiak dobakoak izango dira.
25. urteurrenaren harian, '25 Urte - 25 Abesti' diskoa plazaratu dau Gor diskoetxeak
2015-11-23 14:04 MusikeaDatorren urtean, 2016 . urtean, GOR zigiluak 25 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko 25 Urte - 25 Abesti disko potoloa aurkeztu dabe; danetara, 25 abesti euskeraz eta beste 25 gazteleraz sartu ditue, 1991. urtetik 2015. urtera arteko abestiek osotzen dabe bildumea, abesti bat urteko.
Bizkaidatz Txikia literatura lehiaketea abian da
2015-11-23 13:43 KultureaHelduentzako Bizkaidatz sariakaz batera antolatzen dau urtero Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz Txikia lehiaketea, ume eta gaztetxuek be euren sormen literarioa garatu ahal izan daien. Miren Agur Meabek, euskeraz, eta Seve Callejak, gaztelaniaz, idatzitako istorioen hasikereari jarraipena emonda parte hartu ahal izango dabe Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Martiaren 11ra arteko epea dago idazlanak aurkezteko.
'El clan'
2015-11-23 11:27 Zinema kritikakAlmodovar anaiek produzidutako pelikula honek sekulako arrakastea lortu dau Argentinan. Arquímedes Puccio familia-buru hotz eta bildurgarria interpretetako, Argentinan mundu guztiak komediagaz identifiketan dauen aktore bat aukeratu dau Pablo Traperok. Guillermo Francellak agirian ixten dau bere bikaitasuna, umoreagaz zerikusirik ez daukan personaje guztiz sinisgarria da berea. Bere begiradak odola izozteko modukoak dira.
Joseba Santxo: 'Gaur egun, oro har, askoz hobeto egiten da bertsotan, antxina baino'.
2015-11-23 10:03 BarriketanALBEren 35. urteurreneko batzordearen koordinatzailea
Lauaxeta Ikastolako ikasle bi Matematika Ligako finalean egongo dira asteon, Pekinen
2015-11-23 09:58 KultureaMathleague, munduko matematika ligako laugarren ekitaldiko finalean egongo dira Jon Urzainki Murillo eta Ander Agirrezabal Gomez, Zornotzako Lauaxeta Ikastolako ikasleak. Milaka ikasle atzean itxita heldu dira finalera. Hilaren 25etik 28ra, eguaztenetik zapatura, jokatuko da finala, Txinako uriburu Pekinen.
Alaia Martin da lehen finalistea, Zarauzko finalaurrekoa irabazita
2015-11-23 09:49 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa bart arratsaldean jokatu zan Zarautzen. Alaia Martin oiartzuarrak irabazi eban saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Ilunben jokatuko dan finalerako.
Alazne Untxalok irabazi dau Xalto bertsolari sariketea
2015-11-23 09:23 BertsolaritzeaGoizuetan jokatu da Xalto txapelketako finala, Umore Ona txokoan. Bertso-afari formatuan jokatutako saioan, zazpi bertsolari lehiatu dira eta Untxalo izan da, epaileen eretxian, onena. Urte birik behin egiten da Xalto sariketea, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei zuzenduta. Holan, txapelketa honetan parte hartuta, jentaurrean kantetako aukerea eukiten dabe eta zaleek bertsolari barriak ezagutu leikeez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...