Euskerea bizibarritzearen inguruko lantaldea sortu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-03-23 13:29   Euskerea berbagai

Zortzi kidek osotutako lantalde horren zeregin nagusia, euskerea bizibarritzeko dagozan erronken ganean gogoetea egitea izango da. Euskaltzaindiak azaldu dauenez, Sustapen batzordeak gai horren inguruan zezeilean antolatutako biltzarrean sortu zan batzorde hau eratzeko asmoa, orduan hasitako bidean aurrera egin ahal izateko.

Zortzi kidek osotutako lantalde horren zeregin nagusia, euskerea bizibarritzeko dagozan erronken ganean gogoetea egitea izango da. Euskaltzaindiak azaldu dauenez, Sustapen batzordeak gai horren inguruan zezeilean antolatutako biltzarrean sortu zan batzorde hau eratzeko asmoa, orduan hasitako bidean aurrera egin ahal izateko.

Edozelan be, ekimen honen jatorria atzerago dago. Igazko udagoienean, Patxi Saez soziolinguisteak proposamen bat idatzi eban, euskerea bidegurutze baten egoala eta hizkuntzearen geroa ziurtatzeko estrategia barriak behar dirala esanaz. Euskaltzaindiari dei egin eutsan, prozesu horretan gidaritzea hartzeko eta hortik etorri zan zezeileko biltzarra.

Aditu ugarik parte hartu eben jardunaldi horretan eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Sagrario Aleman Jagon sailburuak azpimarratu eben, orduan hasitako bideari jarraipena emoteko asmoa egoala. 

Jardunaldiaren ostean Akademiaren Sustapen Batzordeak egindako batzarrean erabagi zan aldirako lantalde bat sortzea, euskerearen bizibarritzearen ganeko gogoetea bultzatzeko. Euskaltzaindiaren zuzendaritzeak onartu egin dau proposamena eta, hortaz, zortzi kide aukeratu eta martxan hasteko moduan dago lantaldea.

Honeek dira lantaldeko zortzi kideak:

-Sagrario Aleman, euskaltzaina, Jagon sailburua.

-Erramun Osa, Euskaltzaindiko idazkariordea.

-Jon Aizpurua, Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeko kidea eta Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako plangintza arduraduna.

-Gotzon Lobera, Sustapen Batzordeko kidea.

-Ibon Usarralde, Sustapen Batzordeko eta Soziolinguistika Klusterreko kidea.

-Xabier Erize, Sustapen Batzordeko aholkularia.

-Iñaki Martinez de Luna, soziologoa eta Bat aldizkariko zuzendaria.

-Patxi Saez, soziolinguistea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu