XXXI. Euskadiko Xake Txapelketea Zornotzan jokatuko da martiaren 28tik apirilaren 3ra

Bizkaie! 2016-03-23 10:32

Aurten be maila gorenekoa da partaideen kalidadea; Santiago González azken bi edizinoetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan dan Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zan Gabriel del Río eta Eihartze Buiza, Bizkaiko promesa gaztea, Espainiako txapelduna sub-16 mailan izango baitira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.

Beste urte batez, eta dagoeneko alkarren segidako hamaika edizino dira, Amorebieta-Etxanon egingo da Euskadiko Xake Txapelketea. Aurten, XXXI. edizinoa izango da, martiaren 28tik apirilaren 3ra bitartean, Zelaieta zentroan.

Euskal lurraldeetan sailkatu diran 24 partaideen artean erabagiko da zein dan Euskadiko txapelduna, eta garaipenari esker, Espainiako txapelketan parte hartzeko aukeraz gan, 1.000 euroko saria be eskuratuko dau irabazleak.
 
Partidak edegiak izango dira bertaratu nahi daben ikusle guztientzat eta, Internet bidez be emongo dira zuzenean, Zornotzako Xake Klubaren webgunean

Aurten be maila gorenekoa da partaideen kalidadea; Santiago González azken bi edizinoetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan dan Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zan Gabriel del Río eta Eihartze Buiza, Bizkaiko promesa gaztea, Espainiako txapelduna sub-16 mailan izango baitira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.

Horregaz batera, martiaren 31tik apirilaren 3ra bitartean irakaskuntza arautuko irakasleen  prestatzaileen trebakuntzarako sarrera-ikastaroa (I. zatia) emongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu