Atyla eskola ontzia Bilboko Itsas Museoan egongo da bagilera arte

Bizkaie! 2016-03-23 16:36

Herrialde askotako tripulazinoa eta ikasleak dituan eskola ontzia da Atyla goletea eta normalean Europako itsasoetan ibilten da, belazko nabigazinoko eskolak emoten. Armadoreak eta Bilboko Itsas Museoak egin daben hitzarmenari esker, bagilaren 6ra arte itsasadarreko moiletan egongo da ontzia. Bisitak egin ahal izango dira.

1980an eregi eben Atyla, Lekeition, Esteban Vicente Jimenezen ekimenez. Soriako piraguistea zan Jimenez eta haren jaioterria itsasotik urrun egon arren, bere proiektua gauzatu ahal izan eban. Soriako egurrez egina dago.

Masta biko goleta klasikoa da Atyla, luzeran 31 metro eta beste zazpi zabaleran. Belazko nabigazinoa erakusteko erabilten dabe eta, ganera, komunikazinoa, adorea eta talde lana lako baloreak bultzatzen dira bertan ikasten dabenen artean.

Eskola ontziak Bilbon egingo dauen geldialdirako, bisitaldiak antolatu ditu Itsas Museoak. Eguazten, eguen eta barikuetan, aurretik erreserbea eginda daukien ikasleak hartuko ditue. Bariku arratsaldean eta zapatu eta domeka goizetan nahi daben herritarrek ikusi ahal izango dabe. Euro bi pagau beharko dira sartzeko (prezio murriztua: euro bat), edo museoko sarrerea erosita, doban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu