Bilboko Txistulari Bandeak 'Zu ere txistulari' izeneko saioagaz amaituko dau neguko denporaldia
2016-03-23 11:20 MusikeaJoserra Gutierrez konpositorearen sorkuntzea da Zu ere txistulari eta gaur, eguaztena, estreinauko dabe, Euskalduna jauregian. Parte-hartzean oinarritutako ikuskizun berezi hori, Bilboko Udal Txistulari Bandearen neguko denporaldiko azken emonaldia izango da. Euskal kantutegiko pieza herrikoiak joko ditue txistulariek eta entzuleei kantetako gonbidapena egingo deutsie.
Joserra Gutierrez konpositorearen sorkuntzea da Zu ere txistulari eta gaur, eguaztena, estreinauko dabe, Euskalduna jauregian. Parte-hartzean oinarritutako ikuskizun berezi hori, Bilboko Udal Txistulari Bandearen neguko denporaldiko azken emonaldia izango da. Euskal kantutegiko pieza herrikoiak joko ditue txistulariek eta entzuleei kantetako gonbidapena egingo deutsie.
Garikoitz Mendizabal zuzendari dala, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcia dira bandako kideak. Gaurko ikuskizunerako, Mariano Santamaria piano-jolea, Amaiur Cajaraville kontrabaxu-jolea eta Idoia Uralde abeslaria konbidau ditue.
Parte-hartzean oinarritzen da Zu ere txistulari eta, horrenbestez, entzuleen arteko persona bat Txistulari Bandako kide bihurtuko da une batez, oholtzan poxpolina joteko aukerea emongo deutsie eta. Ganera, kanta herrikoi bi abestera animauko ditue entzule guztiak: Maitia nun zira eta Maiteak galdegin zautan. Eskuko programan idatziko ditue abestion letrak, danek kantau ahal izan daien.
Joko diran ganerako piezak be, euskal errepertoriotik hartutako kanta herrikoiak izango dira. Moldaketa guztiak Joserra Gutierrezek egin ditu, doinu guztiak txistuaren ezaugarrietara egokitzeko. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta dobakoa da, leku guztiak bete arte.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!