Zap´ing film labur lehiaketea egingo dabe asteburuan Durangon

Bizkaie! 2016-03-29 10:47   Zinemea

Apirilaren 2a eta 3a bitartean, 24 orduan film labur bat grabetako erronkea bota dau Zapaburu konparseak, Zap´ing lehiaketearen hirugarren edizinoan. Apirilaren 1era arte emon leiteke izena eta lehiaketarako epea hasteagaz batera emongo dabe aurtengo gaiaren barri.

Apirilaren 2a eta 3a bitartean, 24 orduan film labur bat grabetako erronkea bota dau Zapaburu konparseak, Zap´ing lehiaketearen hirugarren edizinoan. Apirilaren 1era arte emon leiteke izena eta lehiaketarako epea hasteagaz batera emongo dabe aurtengo gaiaren barri.

Lehiaketa formatua emon deutsien arren, Zapabururen helburua ez da lehia bultzatzea, astialdirako eredu propioa eta sormena lantzea baino, antolatzaileen esanetan. Horregaitik, lehiaketea ikuspegi barri batetik ulertzea nahi dabe: Lehiatzea, konsumitzaile izatetik sortzaile izateko pausua egiteko, protagonista bihurtu eta lotsak eta bildurrak kentzeko.

Zap´ing lehiaketako parte-hartzaileak Durangoko Plateruena gunean batuko dira, zapatuan, apirilak 2, arratsaldeko 15:00etan. Orduan, antolatzaileek aurtengo gaia emongo deutsie eta lanean hasi ahal izango dabe. 24 ordu eukiko ditu talde bakotxak bere filma grabau, editau eta entregetako.

Plateruenean bertan entregau beharko dira filmak, domekan, 15:00etan. Mpeg edo AVI formatuan egon beharko dira. Film laburren lehiaketea dan ezkero, gehienez zortzi minutuko lanak izango dira. Filmen proiekzinoagaz eta sari banaketeagaz biribilduko dabe arratsaldea.

Izena emoteko epea apirilaren 1ean amaituko da. Helbide honetara idatzi behar da apuntetako: zapaburukonpartsa@gmail.com 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu