Areatza Photo Fest argazkilaritza jaialdia egingo dabe apirilean
2016-03-30 11:43 jardunaldiakArgazkilaritzarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, lehenengoz antolatu dabe jaialdia Arratiako Areatzako Udalak eta Bostok Photo taldeak. Edade guztietarako jentearentzako jarduerak preparau ditue: Tailerrak, berbaldiak, erakusketak eta abar, nazinoarteko adituakaz. Apiril osoa hartuko dau Areatza Photo Festek.
Argazkilaritzarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, lehenengoz antolatu dabe jaialdia Arratiako Areatzako Udalak eta Bostok Photo taldeak. Edade guztietarako jentearentzako jarduerak preparau ditue: Tailerrak, berbaldiak, erakusketak eta abar, nazinoarteko adituakaz. Apiril osoa hartuko dau Areatza Photo Festek.
Hile guztian erakusketak egongo dira ikusgai, Areatzako hainbat lekutan: Josu Trueba Leivaren Al son del punk Hagina tabernan ipiniko dabe, Stuart McDonald-en Music Snapper Balnearioan eta Mikel Alonsoren Gastronomia y erotismo Bixer eta The Quiet Corner tabernetan.
Ganera, argazkilaritza ikastaroetako ikasleen lanak Areatzako kaleetan ikusi ahal izango dira. Izan be, badira urte batzuk Areatzan argazkilaritza ikastaroak egiten dirala, eta horreei jarraipena emoteko sortu da jaialdia.
Bestetik, berbaldi eta mahai-inguru zikloa eratu dabe antolatzaileek. Lehenengo hitzordua apirilaren 7an izango da, Emakumea eta argazkilaritzea izenburupean. Gai horren ganeko eretxia emoteko, hiru profesional konbidau ditue: Eva Parey, Gema Arrugaeta eta Josune Martinez de Albeniz.
Apirilaren 8an, herriko ludotekeagaz alkarlanean, 8 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxuentzako tailerra egongo da. Argazkilaritzearen oinarrizko ezagutzak erakustea izango da asmoa. Photocall-a be egingo dabe, ume zein helduentzat.
Apirilaren 14an, eguenetako berbaldi zikloei ekingo deutsie. Lehenengo protagonistea Jon Urbe argazkilaritza-kazetaria izango da eta, astebete geroago, Javi Julio argazkilari freelancea egongo da Arratian. Zikloa biribiltzeko, hilaren 29an (barikua da, eguena beharrean), Ander Gilleneak bere bizipenen barri emongo dau.
Argazkilaritza maratoia apirilaren 16a izango da. Aurreko ikasturteetako ikasleakaz egingo da, baina nahi daben zale guztiek parte hartu leikee. Maratoiaren oinarriak, hemen. Areatza Photo Fest amaitzeko, apirilaren 30ean, argazki-proiekzinoa egongo da kalean eta kontzertua gaztetxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!