Esperanza Spalding eta Uri Caine be Getxoko Jazzaldian egongo dira
2016-03-29 14:35 MusikeaGetxoko Jazz Jaialdiko arduradunek jakitera emon dabenez, Esperanza Spalding eta Uri Caine etorriko dira garagarrilean Bizkaira. Joan dan astean Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardoren kontzertuen barri emon eben eta, gaurko iragarpenagaz, Getxoko jaialdiko emonaldi nagusi guztiak zehaztuta dagoz. Horrenbestez, sarrerak salgai ipiniko ditue maiatzaren 2an.
Getxoko Jazz Jaialdiko arduradunek jakitera emon dabenez, Esperanza Spalding eta Uri Caine etorriko dira garagarrilean Bizkaira. Joan dan astean Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardoren kontzertuen barri emon eben eta, gaurko iragarpenagaz, Getxoko jaialdiko emonaldi nagusi guztiak zehaztuta dagoz. Horrenbestez, sarrerak salgai ipiniko ditue maiatzaren 2an.
Esperanza Spalding gazterik hasi zan biolina joten, baina gero kontrabaxuari ekin eutsan eta tresna horregaz lortu dau ospea. Emily´s D+Evolution diskoa plazaratu barri dau estadubatuarrak eta bertako doinuak eroango ditu Getxora. Garagarrilaren 5ean joko dau.
Gaztea da Spalding eta jazzaren beteranoa, ostera, Uri Caine piano-jole eta konpositorea. Estilo askoren eragina buztartzen dau bere free-jazz doinuetan Philadelphiako musikariak. Getxon, hirukote formatuan joko dau, John Hebert baxu-joleak eta Ben Perowsky bateria-joleak lagunduta. Garagarrilaren 2an joko dau hirukoteak Getxon.
Guztira, 18 kontzertu dakarz aurten Getxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiak, garagarrilaren 1etik 5era. Sarrerak eta bonoak maiatzaren 2an ipiniko dtue salgai.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!