Burdinbidearen Museoko lurrunezko trenek asteburuetako ibilaldiei berrekingo deutse apirilaren 2an
2016-03-30 14:39 KultureaUdabarriagaz batera, antxinako tren klasikoez disfrutetako aukerea bueltan da Burdinbidearen Euskal Museoan, Euskotrenek azaldu dauenez. Apirilaren 2an hasita, asteburu guztietan egongo dira ibilaldiak lurrunezko trenean, Azpeitiko instalazinoetatik abiatuta. Zapatuetan bidaia bi egongo dira eta domeketan bat.
Udabarriagaz batera, antxinako tren klasikoez disfrutetako aukerea bueltan da Burdinbidearen Euskal Museoan, Euskotrenek azaldu dauenez. Apirilaren 2an hasita, asteburu guztietan egongo dira ibilaldiak lurrunezko trenean, Azpeitiko instalazinoetatik abiatuta. Zapatuetan bidaia bi egongo dira eta domeketan bat.
Burdinbidearen Euskal Museoak trenakaz lotutako jarduera ugari antolatzen ditu. Azpeitiko geltoki zaharrean daukazan instalazinoetan, antxinako tren eta trolebusak, geltokietako objektu zaharrak eta abar ikusi leitekez. Lurrunezko trenean egiten diran bidaiak be eskaintza horren parte dira. Udabarri eta uda aldean, astebururo antolatzen dira ibilaldiak antxinako lurrun-makinek tiratutako trenetan.
Azpeitia eta Lasao arteko bidea egiten dabe lurrunezko trenek. Apirilaren 2an hasita, astebururo hiru zerbitzu egongo dira: Zapatuan, 12:30ean eta 18:00etan, eta domeketan 12:30ean. Zerbitzu hau urriaren 31ra arte egongo da martxan.
Ganera, Euskotrenek dino, Aste Santuko zerbitzu bereziak arrakastatsuak izan dirala. 3.000 bidaiari baino gehiagok erabili ditue lurrunezko trenak aurtengo Aste Santuan, igaz baino % 25 gehiagok. Aste Santuko zerbitzu berezien errekorra hausi da aurten, 2007ko orain arteko markea atzean itxita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!