Jente ugari, Sarako Idazleen Biltzar gaztetuan
2016-03-29 11:55 KultureaGazteak erakarteko asmoz, formatu barria estreinau dau Sarako Idazleen Biltzarrak. Hiru gunetan banatu dabe azokea eta, antolatzaileen esanetan, arrakastatsua izan da aldaketea, jente asko hurreratu dalako, Pazko Astelehenean, Sarako kiroldegira. Itxaro Borda eta Mixel Iturria omendu ditue 33. edizino honetan.
Gazteak erakarteko asmoz, formatu barria estreinau dau Sarako Idazleen Biltzarrak. Hiru gunetan banatu dabe azokea eta, antolatzaileen esanetan, arrakastatsua izan da aldaketea, jente asko hurreratu dalako, Pazko Astelehenean, Sarako kiroldegira. Itxaro Borda eta Mixel Iturria omendu ditue 33. edizino honetan.
Betiko legez, idazleak eta liburuak izan dira Sarako Idazleen Biltzarreko ardatzak baina aurtengo edizinoan, publiko gazteak erakarteko ahalegina egin dabe antolatzaileek. Holan, gune barri bi sortu ditue: Berbaldien txokoa eta umeena. Autore gazteak be egon dira erakusmahaietan, urtero huts egiten ez dabenakaz batera.
Apustua positiboa izan dala emoten dau. Antolatzaileen esanetan, jente asko hurreratu da kiroldegira eta gune barriek arrakastea euki dabe. Hurrengo urteetan formula horri eusteko asmoa daukie.
Itxaro Borda idazlea eta Mixel Iturria marrazkigilea omendu ditu aurten Sarako Idazleen Biltzarrak. Artisauaren lanagaz parekatu dau Bordak idazlearen zeregina. Hizkuntza aniztasuna be defendidu dau. Mixel Iturriak, bestalde, azaldu dau lastimea dala berak euskeraz ez jakitea. Familia euskalduna daukan arren, Bordelen jaio zan eta, ahalegindu dan arren, ez dau lortu euskeraz ondo berba egitea.
Borda eta Iturria pozik agertu dira Biltzarraren saria hartzera. Azokeak kultureari egiten deutsan ekarpena azpimarratu dabe. Izan be, euskeraz edo euskal gaien inguruan egon diran nobedade nagusiak ikusi eta erosi ahal izan dira Saran, batez be Ipar Euskal Herriagaz lotutakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!