Pernando Amezketarra bertso sariketearen lehenengo edizinoa, apirilean
2016-03-29 15:39 BertsolaritzeaHarituz Bertsozale Bilguneak antolatuta, sariketearen bereizgarria Pernandoren ekarpenetik dator, ariketa guztiak neurri txikian izango baitira. Hiru bertsolarik osotutako lau taldek hartuko dabe parte. Eskualde izakereari eutsiz, Tolosaldeko hiru herritan egingo dira saioak (kanporaketa bi eta finala). Lehenengo hitzordua apirilaren 8an, Asteasun.
Harituz Bertsozale Bilguneak lehen aldiz antolatu dau sariketa hau. Eskualde izakereari eutsiz, Tolosaldeko hiru herritan egingo dira saioak (kanporaketa bi eta finala).
Sariketearen bereizgarria Pernandoren ekarpenetik dator, ariketa guztiak neurri txikian izango baitira. Hiru bertsolarik osotutako lau taldek hartuko dabe parte. Lehenengo sariketa honetarako, talde honeek konbidau ditue:
- Goierriko bertso eskolea (Gorka Maiz, Amaia Iturrioz eta Odei Lopez).
- Oñatiko bertso eskolea (Maider Arregi, Egoitz Aizpuru eta Andoni Goitia).
- Hernaniko bertso eskolea (Arnaitz Lasarte, Eli Pagola eta Oier Iurramendi).
- Erniarraizko bertso eskolea (Eneritz Artetxe, Haritz Garmendia eta Aitor Salegi).
Kanporaketak
- Apirilaren 8an, Asteasuko Iturriondo jatetxean (Oñati & Erniarraitz).
- Apirilaren 15ean, Berastegin (Goierri & Hernani).
- Apirilaren 30ean, finala Amezketako Behar Zanan (saio bakotxeko talde irabazlea).
Sariketearen helburuak
Harituzek antolatutako ekintza guztietan legez, eskualdean bertsoaz gozetako aukerea eskaintzea da asmoa. Halan da be, helburu gehiago hartzen ditu beregan:
- Pernando Amezketarraren figurea gogora ekartea, Amezketan zein eskualde osoan indartuz.
- Inguruko bertsolari gazteei plazea eskaintzea.
- Bertso eskolak sustatzea (sariketan taldeka hartuko da parte, bertso eskolen inguruko banaketak eginez).
- Beste lekuetako bertso eskolak eta bertsolariak Tolosaldean ezagutarazotea.
- Neurri txikiei erabilera zabalagoa eskaintzea, plazan hain ohikoak ez diran doinuei be lekua eskainiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!