Txapelketearen ezkutuko lanak, domekako Hitzetik Hortzeran
2026-09-24 12:06 BertsolaritzeaOier Iurramendi Bertsozale Alkarteko koordinatzailea alkarrizketatuko dabe.


Txapelketea atontzea eta horrek alkartearen jardunean dauen eragina ezagutzeko egingo dabe berba Iurramendigaz.
Horrezaz gan, Altsasuko saioko bertsoaldiak be eskainiko ditue irailaren 27an, 15:00etan, ETB1en.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketearen jarraipenagaz segiduko dau Hitzetik Hortzerak. Altsasuko saioko bertsoaldiak eskaintzeaz gan, Txapelketea atontzeko egiten dan lanari erreparauko deutso programeak.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea irailaren 19an hasi zan Hazparnen baina askoz lehenago hasten dira lanak. Noiz hasten dira prestaerak? Zelan banatzen dira lanak Bertsozale Alkartean? Eta zein da Txapelketearen lekua alkartearen gainerako proiektuen artean? Galdera horreek izango ditue berbagai Iurramendik eta Martiarenak.
Ganerakoan, bezperan Altsasun jokatuko dan saioko bertsoaldien aukeraketea be izango dira ikusgai eta entzungai. Sei bertsolari ibiliko dira kantuan: Eneko Araiztegi Agirre Korta, Eñaut Martikorena Lizaso, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi, Oier Etxeberria Zubimendi eta Txaber Altube Sarrionandia. Gai-emoile lanak, barriz, Maialen Belarra Eneterreagak egingo ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
