Oier Etxeberriak irabazi dau Altsasuko saioa

Bizkaie! 2026-09-28 07:38   Bertsolaritzea

Zuzenean sailkatu da Etxeberria eta Miarritzen kantauko dau zemendiarenh 14an.

Oier Etxeberria Zubimendi | Ikusi handiago | Argazki originala



Lehenengo faseko bigarren saioa jokatu da Burunda pelotalekuan, 500 bertsozale ingururen aurrean. Maialen Belarra Eneterreagak egin ditu saioaren gidari lanak, eta haren ondoan igon dira sei bertsolariak oholtzara, zozketak erabagitako ordenan:

  • Eneko Araiztegi Agirre Korta.
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi.
  • Oier Etxeberria Zubimendi.
  • Imanol Uria Albizuri.
  • Txaber Altube Sarrionandia.
  • Eñaut Martikorena Lizaso.

Ariketa puntuagarriak egin ostean, Oier Etxeberria izan da puntu gehien batu dituan bertsolaria, 672.5 puntu. Beraz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako lehenengo bueltara eta Miarritzen kantauko dau zemendiarenh 14an. Ondoren geratu diran bertsolariek lehenenengo fasea amaitu arte itxaron beharko dabe finalaurrekoetara sailkatu diran edo ez jakiteko.

Puntuazinoak:

Oier Etxeberria Zubimendi__________672.5
Eneko Araiztegi Agirre Korta_________659.5
Txaber Altube Sarrionandia__________648.5
Imanol Uria Albizuri________________647.5
Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi____638
Eñaut Martikorena Lizaso____________637.5

Epaile lanak Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballerok egin ditu. Idazkari, barriz, Ainhoa Goñi Castañares eta Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili dira.

Hurrengo saioa, hilaren 27an, Lekeition

Erosi sarrerak hemen.

Erretratuak: Iturria: Bertsozale Alkatea; Argazkilaria: Ekaitz Zilarmendi. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu