Bilboko 2016ko Aratusteetarako kartela aukeratzeko lehiaketea abian da
2015-11-13 10:23 KultureaEgile bakotxak lan bi aurkeztu leikez gehienez. Proposamenak bertikalak izan behar dira, 70 zm. x 50 zm. neurrikoak eta luma-kartoi gainean aurkeztu behar dira. Lanak originalak izatea nahitaezkoa da eta kolorea eta teknikea, barriz, libreak dira. Kartelak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 4an amaituko da, eguerdiko 13:00ean.
Badator 'Adarretatik zintzilik', Ane Zabala eta Galder Perezen antzezlan nostalgikoa
2015-11-13 09:29 Kulturea40 urte bete barri dituen persona bi dira obrako protagonistak, aktore biak be edade horretara ailegau dira eta. Komedia formatuan, bizitakoaren nostalgia eta aurrera begirako zalantzak azaleratzen dira Adarretatik zintzilik antzezlanean. Gaur, barikua, estreinauko da, Beran, Giltxikaro konpainiaren produkzino barria.
Euskal film laburrak, Juan Ruiz Anchia eta Aitor Mazo protagonista Zinebi57ren inaugurazinoan
2015-11-12 14:29 ZinemeaDavid P. Sañudo, Iñigo Salaberria, Ander Parody, Haritz Zubillaga, Aitor Oñederra eta George Todria zinemagileak dira Zinebi57ren inaugurazinoan eskainiko dituen film laburren egileak.
Valerie Mrejen artista frantsesaren lana ezagutu ahal izango da Bilbao Arten
2015-11-12 14:28 KultureaArtista horrek sortutako lau bideo erakutsiko dira Bilbao Arteren egoitzan, zemendiaren 16tik 20ra. Erakusketa bideografikoa izango da, lau filmak batera proiektauko ditue pantaila banatan arratsaldero. Ganera, hilaren 19an, tailer bat gidatuko dau Valerie Mrajanek berak. Proiekzinoak doban dira baina tailerrerako izena emon behar da.
'Bizkaia zortzi puntutan'
2015-11-12 13:28 BertsolaritzeaEkimenaren helburua eskualdea girotzea eta bertsogintzearen oinarria sendotzea da. Txapelketara joango ez diranentzako bestelako plaza bat izango da, eta joango diranentzako entrenamendu aproposa. Ez da Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria izango.
Euskerazko zinemagileen topaleku izango da Lekeitio zemendiaren 22tik 29ra
2015-11-12 13:11 BarriakLekeitioko Euskal Zine Bilerearen 38. ekitaldia egingo dabe hilaren 22tik 29ra eta bertan ikusi ahal izango dira euskerazko egile profesional zein amateurren filmak. Proiekzinoak ez eze, berbaldiak, mahai-inguruak, umeen txokoa eta Aitor Mazori omenaldia egongo dira. Ganera, jaialdiaren eragina herri guztira zabaltzeko asmoz, Lekeitioko Udalak eskaparate lehiaketea antolatu dau ostalari eta merkatarientzat.
Bilbo Hiria 27. Pop Rock Lehiaketako finalak gaur, bihar eta etzi
2015-11-12 12:42 MusikeaFinalak: Elektronika eta Beste Joera Batzuk kategorian, Evil Pink Machine (Bizkai), Ghostly Enemies (Bartzelona), Malachi Estereo (Bartzelona) eta Bassboss (Asturias) dira finalistak, Metal kategorian, The Flying Scarecrow eta Niketz bizkaitarrak eta Manipulation poloniarrak, eta Pop Rock atalean, Opatov (Bartzelona), Rosy Finch (Alacant) The Fire Tornados (Zaragoza).
XI. Kameratoia, abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokan
2015-11-12 10:50 ZinemeaEuskaltzaleen Topaguneak aurten be Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau Durangoko Azokako Irudienea plazearen barruan, 11. edizinoa. Ohikoa dan legez, erispide batzuk jarraituz, parte-hartzaileek, 50 ordu izango ditue euren film laburrak sortzeko. Izen-emotea zemendiaren 30era arte izango da zabalik eta plaza kopuru mugatua dago.
Arabako Errioxatik euskera hutsezko diskoa dakar En Tol Sarmientok
2015-11-12 09:50 MusikeaEn Tol Sarmiento (ETS) taldearen laugarren diskoa da Beldurrik ez (Baga Biga). Aurrekoak baino lan laburragoa da, sei abesti baino ez ditue sartu. Bizitasuna emon nahi izan deutsie diskoari. Oraingoan, ganera, kanta guztiak euskerazkoak dira. Jai giroko abesti alaiak eta mezu serioagoak tartekatu ditu Arabako Errioxako taldeak.
Gazteentzako booktube lehiaketea antolatu dabe Galtzagorrik eta Galdakaoko Udalak
2015-11-11 16:09 ZinemeaLiburu baten kritika edo gomendioa da booktube dalakoa, bideoan grabau eta Youtube atarian ipinten dana. Hortik booktube berbea, ingelesezko book eta Youtube batzen ditu eta. Galtzagorri alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzinoagaz, euskerazko lehenengo booktube lehiaketea ipini dau, DBHko gazteei zuzenduta. Holan, Galdakao bihurtuko da euskerazko booktubeen aitzindari. Zemendiaren 27ra arte bialdu leitekez bideoak.
200 informatikarik parte hartuko dabe Informatikari Euskaldunen X. Bilkuran
2015-11-11 13:12 Euskerea berbagaiUEUk eta Enpresa Digitalak antolatu eta euskerazko informatikearen munduan lanean, ikertzen zein ikasten dabilzanentzat erreferentziala dan Informatikari Euskaldunen X. Bilkurea egingo da gaur, hilak 12, Donostiako Teknologia Alkartegiko areto nagusian.
Bere ibilbidean batutako bizipenetan oinarritu dau Alberto Urretxok 'Soinuaren bidaia' diskoa
2015-11-11 13:10 MusikeaTronboiaren soinutik abiauta, musikan zeharreko biajea proponiduten dau Alberto Urretxok bere lehenengo bakarkako diskoan. Musikea joten hasi zanetik pilotu dituan esperientziak eta sentimenduak musikari handien doinuen bidez erakutsi nahi ditu Soinuaren bidaian (Bapo Bapo). Bartok, Persichetti, Debussy eta beste askoren piezak entzun leitekez. Diskoa aurkezteko zuzeneko kontzertua emongo dau zapatuan, hilak 14, Sopelan.
'Lurrak' euskal zirku garaikideko ikuskizunaren produkzinoa Bilbon hasi da
2015-11-11 11:39 KultureaZuzeneko musikea dauen euskal zirku garaikideko ikuskizuna izango da, eta Adrian Schavarztein clown eta zirku eta antzerki zuzendari ospetsuak zuzenduko dau. Lurrak datorren udabarrian estreinauko da kaleko bersinoan Kaldearteren barruan, eta Bilboko Kalealdiko hurrengo edizinoaren programazinoaren barruan be egongo da. 2016ko udagoienean, barriz, antzokietara helduko da.
Bilboko Metroak 20 urte bete ditu
2015-11-11 10:371995eko zemendiaren 11n ipini eben martxan Bilboko Metroa. Harrezkero 20 urte joan dira eta, tarte horretan, Bizkaiko garraiobiderik erabiliena bihurtu da. Ia 1.400 miloe bidaia egin dira metroan hamarkada bian. Linea bakarragaz hasi zan, Alde Zaharraren eta Plentziaren artean. Denporeagaz, Basauriraino luzatu dabe alde batetik, eta beste muturretik 2. linea eregi da, Santurtziraino.
Busturialdeko Bertsolari Txapelketea zemendiaren 13an hasiko da
2015-11-11 10:14 BertsolaritzeaBizkaiko Txapelketatik kanpo dator aurten Busturialdeko Bertsolari Txapelketea. Hiru kanporaketa eta finala jokatuko ditue eskualdeko hamazortzi bertsolarik. Lehenengo kanporaketea datorren barikuan, zemendiaren 13an jokatuko da Gernikako Harizpe Kultur Alkartean.
'Euskal Harriaren ABDak' film kolektiboa zemendiaren 13an izango da ikusgai Euskal Herrian
2015-11-11 09:55 ZinemeaEuskal Harriaren ABDak lan kolektiboa ikusteko aukerea izango da datorren barikuan, zemendiaren 13an, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Katihotsak Logia kultur alkartearen ekimenez, 26 zuzendarik eginiko bildur, zientzia fikzino eta fantasiazko film laburrez osotutako film kolektiboa da.
Zemendiaren 17an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen-emotea
2015-11-11 09:34 BertsolaritzeaTaldeak adostuta, ondokoa izango da egiturea: udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean; eta udagoieneko fasea: urritik abendura. Kontuak kontu, udabarriko fasean izena emoteko epea zemendiaren 17an zabalduko da, eta zemendiaren 30era arte luzatuko da epea.
Gabriel Arestiren irudizko biografia aurkeztu dau Adur Larreak
2015-11-11 09:25 kulturbizEuskal idazle eta poeta handiaren eguneroko bizimodua eta haren barru-barruko gogoetak batu ditu Adur Larrea marrazkilariak, Gabriel Aresti BioGrafikoa nobela grafikoan (Erroa). Arestiren alderdirik gizatiarrena erakutsi nahi izan dau, jentearen gogoan geratu dan irudi idealizaduaren ganetik. Ganera, idazlea bizi izan zaneko sasoiko egoera politiko eta soziala be agirian itxi dau.
Piztiak taldeak 'U' diskoa berrargitaratuko dau
2015-11-10 17:08 MusikeaU izenburuko diskoaren lehenengo edizinoa agortu eta gero, Durangoko azokarako bigarren bat plazaratzea erabagi dau Piztiak taldeak. Ganera, oraingo honetan bonus track bat gehituko deutsie: Marabilli Sormen Festibalerako egin eben Bixitxi marabilli re kantuaren bersinoa, hain zuzen be.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...