Donna Leon idazlea sarituko dabe Bizkaiko liburu saltzaileek

Bizkaie! 2017-04-20 09:44   Kulturea

Liburuaren Egunaren bueltan, Papelezko Faroltxua emongo deutsie Donna Leon amerikarrari.

Donna Leon, Venezian | Ikusi handiago | Argazki originala

Brunetti komisario veneziarrak emon deutso ospea Donna Leoni. Berak sortutako ikerlari horren liburuak makina bat hizkuntzatara itzuli dira (tartean, euskerara) eta irakurrienen zerrendan dagoz herri askotan. Ganera, telebistarako egokitzapenak be egin dira, Brunettiren abenturetan oinarrituta.

Bizkaiko Liburu Saltzaileen Alkarteak ikusi dauenez, Bizkaiko publikoari gehien gustau jakon autoreen artean egon da aurten Donna Leon eta, beraz, Urrezko Faroltxua emotea erabagi dau. Irakurleen gustokoak izan diran idazleei emoten jake sari hori. Urtero, Liburuaren Nazinoarteko Egunaren bueltan, autore bat aukeratzen dabe liburu saltzaileek.

Aurreko urteetako sarituen artean, bertoko zein kanpoko idazle ezagunak dagoz. Esate baterako, Ramiro Pinilla, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Pavel Kohout eta beste asko. Orain, Donna Leonen txandea izango da. AEBetako New Jersey estaduan jaio zan 1942an eta 1981etik Venezian bizi da. Berak sortutako pertsonaiarik ezagunena, Brunetti komisarioa, Italiako uri horretakoa da.

Donna Leon Bilbora etorriko da Papelezko Faroltxua hartzeko. Horrezaz gan, Bizkaiko publikoaren aurrean aurkeztuko dau bere liburu barria, Brunettiren sailekoa. Earthly remains da izenburua eta gaztelaniazko bersinoan, Restos mortales.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu