Durangoko Plateruenak Stamp Project mintegi europarrean parte hartuko dau

Bizkaie! 2017-04-25 09:28   Kulturea

Zipren egingo da, apirilaren 28an eta 29an, Europako Musika Kontseiluak bultzatutako topaketea, Kultura Live sareak aurreratu dauenez.

Kultura Live eta Europako Live DMA sareetako kide da Durangoko Plateruena Kafe Antzokia. Hartara, Zipreko Nikosia uriburuan antolatutako ekimenean parte hartzeko aukerea izango dau asteburuan. Europako Musika Kontseiluak antolatzen dau Stamp Project, musikearen sektorean formakuntza profesionala eta enpresa joerak aztertzeko helburuagaz.

Europa guztiko egitasmoa da Stamp Project eta, beraz, herrialde askotako enpresak, aretoak eta alkarteak batuko dira Nikosian. Live DMA sarearen ordezkariak izango dira Herbehereetako VNPF alkartea eta Plateruena Kafe Antzokia. Durangarrak Kultura Live sarearen parte diralako aukeratu ditue zeregin horretarako.

Euskal Herriko Kultura Live sarea 2015ean egin zan Live DMA erakundeko bazkide, Etxepare Institutuaren laguntzinoagaz. Europako Musika Aretoen eta Jaialdien Alkartea da hori.

Apirilaren 28an eta 29an, zapatuan eta domekan, era askotako gaiak landuko ditue Nikosian. Esate baterako, jaialdien eta ekitaldien antolakuntzea zelan hobetu, ekintzailetzea zelan bultzatu eta audientziak zelan garatu. Ganera, nazinoarteko sareak aztertuko ditue, eta parte-hartze moduetan sakondu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu