'Dragoi Bola Z: F berpiztua', euskeraz
2015-11-06 11:22 ZinemeaZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz ekimenari esker, Dragoi Bola Z: F berpiztua, Frankiziako pelikularik errentagarrienaren euskerazko bersinoa ikusteko aukerea izango da astegoien honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinema-aretoetan: Barakaldon, Cinesa; Errenterian, Niessen; Donostian, Antiguo Berrin eta Irunen, Ocine. Zemendiaren 20an, barriz, Derion ikusteko aukerea izango da eta leitekeena da zinema-areto gehiago batzea.
Josu Bilbao Ugalde bermeotarraren obrak ikusgai Rekalde aretoan
2015-11-06 10:29 Kulturea'Barriek 2015' programearen barruan, Josu Bilbao Ugalderen (Bermeo, 1978) piezak egongo dira ikusgai Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan, gaur hasi eta zemendiaren 29ra arte. Aijje izena emon deutso autoreak erakusketeari.
San Mames, munduko kirol eraikinik onena ei da bai baina euria danean...
2015-11-06 10:00 Begi betegarriXabier Zeberio: 'Disko jantzagarria da Garden'
2015-11-06 09:16 BarriketanAlos Quartet taldeko kidea
Cristóbal Balenciaga Museoa, Bizkaitik hurrago
2015-11-05 17:24 kulturbizCristóbal Balenciaga Museoak plan turistiko-kultural bat proponiduko deutse bizkaitarrei datorren zemendirako. Balenciaga, hurrago izeneko proposamenaren helburua Getariako museoaren edukia Bilboko biztanle eta turistei hurreratzea da.
Munduko domeinu barrien artean .eus laugarren postuan dago
2015-11-05 16:35 KultureaPuntuEUS Fundazinoak jakinarazo duenez, munduan sortu diran domeinu barrien artean .eus laugarren postuan kokatu da kalidade eta SEO sailkapenetan, mundu osoko 783 domeinuren artean egindako neurketearen ondoren.
Euskerea bultzatzeko hedabideen zeregina aztertuko dau Euskaltzaindiak Jagon jardunaldian
2015-11-05 16:19 Euskerea berbagaiZemendiaren 20an egingo da Jagon jardunaldiaren 20. edizinoa, Euskaltzaindiak Bilbon daukan egoitzan, Akademiako Sustapen Batzordeak bultzatuta. Saio horretan, hedabideek euskerearen sustapenean daukien zeregina aztertuko da. Hizkuntza politikak eta hedabideen egitasmoak jorratuko dira. Edonor joan leiteke jardunaldira, doban.
Topikoaren atzeko Azkue argitara ekarri dau Jurgi Kintanak
2015-11-05 13:50 Euskerea berbagaiResurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864- Bilbo,1951) euskaltzale, ikerlari eta idazlearen inguruko liburua argitaratu dau Jurgi Kintanak, Azkue, bilbotar ezezaguna (Erein). Bilboko Udalaren Unamuno Saiakera Saria irabazi dau. Azkueren lana ezezaguna da, bere sasoiko beste autore batzuenaren aldean eta, ganera, topikoz betetako irudia baino ez jaku heldu. Horri bueltea emotera dator liburua.
Gorbeiako edur-zuloak eta Jose Arrue pintorea protagonista Orozkoko Museoaren jardunaldietan
2015-11-05 13:46 KultureaOrozkoko Museo Etnografikoak, Udala, UNIA eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, aurten barriro be, Orozkoren kultura eta ingurunea ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu. Aurkezpenean, Josu San Pedro, Orozkoko alkateak esan dauenez, Orozkoko ingurua museo natural bat izan arren, urtero jardunaldiak antolatzen doguz ibilbide batzuen bitartez gure herriko altxorrak ezagutzera emoteko.
ArtFutura 2015 jaialdiak Euskadin eskainiko dituan proiekzinoen egoitza izango da Artium
2015-11-05 12:40 ZinemeaAdimen kolektiboa kontzeptu globala goiburu hartuta ospatuko da aurten XVI. ArtFutura, eta Artium izango da jaialdiaren egoitza bakarra Euskadin.
Zemendiaren 26tik abenduaren 1era Bilbon ospatuko dan VI. AzPLAY lehiaketeak 27 bideo-joko aurkeztu ditu
2015-11-05 11:03 kulturbizVI. AzPLAYko finalistak aurten aurkeztutako 158 lanen artean aukeratuak izan dira, igaz baino 47 gehiago eta tartean 14 euskal joko dagoz. Lehiaketearen helburua bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean lan onenak saritzea eta ezagutarazotea da.
Truman
2015-11-05 10:31 Zinema kritikakTrumanek negar eragiten deusku, baina barre egiteari itxi barik. Oreka hori mantenidutea oso gatxa da, eta Cesc Gayk lortu egin dau, primeran lortu be. Julian semea topetan dauen sekuentzia azken urteetan ikusi dodan onenetariko bat da. Darinen eta Camararen lanei esker, baina baita oso ondo idatzitako gidoiari esker be, film honek hunkitu egiten gaitu, pentsau eragiten deuskun bitartean. Ezinbesteko pelikulea.
Olaeta Balletak 'Itzulera' eta 'Jaietan' lanek osotutako programa bikotxa estreinauko dau Arriaga Antzokian
2015-11-05 09:47 KultureaItzulera Kirmen Uribe idazlearen jatorrizko idean oinarritzen da. Koreografia Asier Zabaletarena da eta Juan Carlos Perez arduratu da musikaz. Ganera, Josu Camara antzezleak parte hartzen dau.
Jaietan, barriz, Olaeta Balleten idea da eta koreografia Mari Carmen Muñozek eta Jone Goirizelaiak atondu dabe. Pieza honetako musikea askotarikoa da, Kepa Junkera eta Jose Luis Franco lako artista ezagunen lanak eta musika herrikoiak entzuten diralako.
Eskolarteko Rafael Mikoleta ipuin lehiaketea abian da Bilbon
2015-11-05 09:27 KultureaLehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak euskeraz irakurri eta idaztera bultzatzea da lehiaketearen asmoa. Edadearen arabera, lau kategoriatan banatuko ditue parte-hartzaileak eta hiru sari egongo dira maila bakotxean. Urtarrilaren 29ra arte aurkeztu leitekez ipuinak. Bilboko Udalak antolatzen dau urtero Rafael Mikoleta sariketea eta, aurten, dagoeneko 27. ekitaldia beteko dau.
Bryan Adamsek 4.000 sarrera saldu ditu Barakaldoko BECen emongo dauen kontzerturako
2015-11-04 17:10 MusikeaBryan Adams konpositore, abeslari eta musikari kanadarrak Get Up izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan, 2016eko urtarrilaren 29an Barakaldoko BECen eskainiko dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero. Egun bakarrean 4.000 sarrera saldu dira eta, beraz, ez dago denporea galtzerik.
Eraldatuta dator Sorkunen musikea 'Ziklomorphosia' disko barrian
2015-11-04 14:25 MusikeaJazz, funk eta soul estiloak dakarz Sorkun Rubiok bere lan barrian, pop edo reggae moduko musiken ikutuagaz. Hamar kantako bilduman, baina, zaleek aldaketea nabarituko dabe, estiloaren aldetik jauzia dakarrelako Ziklomorphosia honek. Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez lako kolaboratzaileen laguntzinoagaz, bere ahots indartsuari etekina ataraten deutso abeslari gipuzkoarrak.
'Arratiako Altxorra' jokoaren aurkezpena Zeanurin
2015-11-04 14:23 KultureaEgileak asko izan dira, euren artean aitamen berezia merezidu dabe Zeanuriko gazte talde batek eta Manu Etxebarria zeberioztarrak. Diseinu lanak, barriz, Javier Lacalle Laka artista zornotzarrak egin ditu.
Idazle gazteentzako R.M. Azkue sariketarako deialdia egin dau Euskaltzaindiak
2015-11-04 12:03 KultureaAbenduaren 16ra bitartean, euskerazko narrazino eta olerkiak bialdu leikeez gaztetxuek. Euskaltzaindiak eta BBK Fundazinoak antolatzen dabe urtero R.M. Azkue sariketea, ume eta gazteen artean literatur zaletasuna bultzatzeko. Idazteko ohiturea gaztetatik lantzea garrantzitsua dala uste dabe antolatzaileek. Hainbat sari egongo dira kategoria bakotxean.
Lodosa eta Vianako ikastolek alkarregaz antolatuko dabe 2016ko Nafarroa Oinez
2015-11-04 11:43 Euskerea berbagaiHartu, tenka, tira lemapean helduko da Nafarroa Oinez Lodosa eta Vianako ikastoletara 2016an. Sokatirako epaileek erabilten dituen aginduak kontuan hartuta, proiektua alkarregaz zuzentzeko helburua islatu nahi izan dabe, baita soka desbardinen batasunen ikurra: Holan sendoagoa, hausigatxa dan soka barri bat sortu nahi dogu.
'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloak hartuko dau Bidebarrietako liburutegia zemendiko eguenetan
2015-11-04 11:07Emakumeek zientziari egin deutsen ekarpena nabarmentzeko antolatu dau zikloa Bilboko Udalak, EHUgaz alkarlanean. Bosgarren edizinoa da aurtengoa. Lau berbaldi egongo dira, zemendiko lau eguenetan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. 'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloko lehenengo hitzordua hilaren 5ean izango da, medikuntzan doktorea dan Elena Aldasororen eskutik.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...