Jakiunde-k 10 urgazle barri batu ditu akademiara

Bizkaie! 2017-04-10 08:15   Kulturea

Aurten 10 urte bete dituan Jakiunde-k Deustuko Unibersidadean urteko lehen ohiko batzarra egin dau, tartean 80 jakitun zirala.

Deustuko Unibersidadeko errektorea eta Jakiundeko kidea dan, José María Guibert, Jesus M. Ugalde presidenteak zuzendutako Batzarraren anfitrioia izan da. Unibersidadeko komunidadearentzat eta edozeinentzat edegitako Batzarreko lehen zatian, Sonia Gaztambide jakitun Doktorea eta Biocruces-eko Endokrinologia eta Elikadura Zerbitzuko buruak Ponle cara a la acromegalia berbaldia eskaini dau.

Akademikoek diziplina anitzeko ikuspegi batetik gaur eguneko gizarteak dituan arazoei erantzuteko helburuagaz, datozen urteetan jorratu beharreko arloez eztabaidatu dabe. Azken hileotan Akademiak lurralde guztietako herritarrei zuzendutako egitasmoak abian jarri ditu, besteak beste, Erronkak programea, XXI. mendeko gizarteek dituen erronka handiak jorratzekoen berbaldi egitaraua eta Jakin Mina bigarren hezkuntzako ikasleen behar intelektualei erantzuna emoteko aukerea eskaintzen dauen programea.

Deustuko Unibersidadeko Bizkaiko campusak, lehenengoz, Jakiunderen Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren urteko lehen batzarra hartu dau. Ekitaldi honetan 10 kide urgazle barriek euren kargua hartu dabe, holan Akademiak belaunaldiarteko ikusmirea sustatu eta gehitu nahi izan dau. Orain arte zientzia, arte edota enpresa arloan bai sektore publikoan zein pribatuan euren ibilbide profesionalean bikaintasuna erakutsi daben gazteak gehitzea adostu dau.

Lurralde zein diziplina desbardineko akademiko ugari batu dituen Batzarra Jakiundeko presidentea dan Jesus M. Ugalderen gidaritzapean egin da. Anfitrioi, barriz, Deustuko Unibersiddeko Errektorea den José María Guibert izan da, Jakiundeko jatorrizko akademikoa dalarik, euskal hizkuntza eta kulturak finkatuta dagozan lurraldean kokatutako Unibersiddeetako ganerako errektoreak bezela. Batzarrean honako errektore eta ordezkariak izan dira: Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Alfonso Sánchez-Tabernero, Nafarroako Unibersidadeko Errektorea, Vicente Atxa, Mondragon Unibersidadeko errektorea. Eta UNED-eko errektore ohia Juan Gimeno Ullastres eta, Iosu Zabala, Mondragon Unibersidadeko Errektore ohia be izan dira.

Edegiera ofizialaren ostean, Sonia Gaztambide doktore akademikoak, Biocruces-eko Endokrinologia eta Elikadura Zerbitzuko Buruak Ponle cara a la acromegalia berbaldia eskaini dau. Batzar honen testuinguruan, bezperan, Jakiundeko akademikoa eta Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendaria Miguel Zugazak Deustuko Unibersidadean Idas y Venidas. Ciudad, Museo y Ciudadanía berbaldia emon eban.

Gaztambide Doktorearen berbaldiaren ostean, euren kargua hartu dabe 10 kide urgazle barriek, honeek Jakiundek lan-tresna lez planteetan dauen diziplina anitzeko ikuskerea aberastuko daben Arte, Zientzia eta Letren esparrutik etorritako gazteak dira guztiak eta Akademiak orain arte faltan eban belaunaldiarteko ikusmirea erakarriko dabe. Edozein gizartean XXI. mendeko erronkei eraginkortasunez aurre egitea nahi baldin bada, ezinbestekoa da gauzatzen diran eztabaidetan belaunaldiarteko ikusmirea gehitzea, apustu honek planteau behar diran galdera-erantzunei fokapen zabalagoak eta gizarte ordezkaritza errealagoa eskaintzen deutsolako.

Batzarrean ondoko gazte akademikoek kargua hartu dabe: Naroa Ibarretxe (Medikuntzan doktorea, neuropsikologoa, Deustuko Unibersidadeko irakaslea eta ikertzailea, Bizkaia), David Pardo Zufiaur (Matematika Aplikatuetan Doktorea, Ikerbasque irakasle-ikerlaria, BCAM, UPV/EHU, Bizkaia), Ignacio Arganda-Carreras (Informatikan Doktorea, Ikerbasque ikerlaria, Injinerutza Informatikako Fakultadea UPV/EHU, Gipuzkoa) Jon Maya (jantzaria eta koreografoa, Kukai Dantza Taldeko zuzendaria, Errenteria, Gipuzkoa), Oihana Otaegui (Injinerutza Industrialean Doktorea, Gipuzkoa), Lourdes Basabe-Desmonts (Kimikan Doktorea, Ikerbasque ikerlaria, Farmakuntza Fakultadea UPV/EHU, Araba), Mikel Santesteban (Hizkuntzalaritzan Doktorea, Letren Fakultadea, UPV/EHU, Araba), Nuria Cano (Antropologia Doktorea, UPNA, Nafarroa), Nora Alonso Casajús (Biologian doktorea, Iden biotechnology, Nafarroa), Igor Ijurra (Iruñeko Orfeoiko zuzendaria, Nafarroa).

Kontuak kontu, Akademian 80 kide dira egun. 2007an sortu zanetik, eta hamar urteko ibilbidea izanik, diziplina desbardinetan esanguratsuak diran personez eratuz joan da, besteak beste, Luis de Pablo eta María Bayo musikan; Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa, literaturan; Montxo Armendariz eta Javier Aguirresarobe zinemagintzan; Rafael Moneo arkitekturan, eta hainbat eta hainbat gizon eta emakume.

Bere 10 urteko ibilbidearen ostean, Akademia erakunde legez sendotzea lortu dau, eta Eusko Jaurlaritzearen eta Nafarroako Gobernuaren errekonozimendua ez eze, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru foru-aldundiena be jaso dau hausnarketa, analisi eta diagnostikorako, kalidade-goreneko aholkularitza-erakundea izateko zientzia, arte eta letren komunidadeetan eta baita gizarte guztirako bere. Europako Akademien ohiko ereduak oinarritzat hartuz Jakiundek, besteak beste, aparteko garrantzia daben gaien inguruan ikertu eta azterlanak, txostenak egitea; kulturearen alorreko proiektuetan parte hartzea eta zientzia-komunidadearen barruko zein estaduko eta nazinoarteko foro akademikoetako eztabaidetan parte hartzea bultzatzen dau. Jakiundeko kideak osoko bilkuretan batu egiten dira, urte osoan batzorde espezializatuek egiten daben lana berresteko asmoagaz. Jakiunden gure gizartean Zientzia, Arte eta Letren ezagutzearen zabalkuntzea sustatzen dau.


Herritar guztiei zuzendutako ekimenak

2017. urtean zehar, Akademiak Erronkak egitaraua abiarazo dau. Proiektu horren barruan zenbait berbaldi eta eztabaida antolatuko da XXI. mendeko gizarteek dituen erronka handiak jorratzeko. Esangura horretan, pasa dan martiaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan, Agustin Azkarate akademikoak koordinautako Paisajes y memorias del conflicto carlista izeneko jardunaldia izan zan. Maiatzean, San Telmo Museoan 4 berbaldiz eratutako Zikloa izango da Enrique Echeburúa akademikoak koordinauta Memoria, trauma e identidad personal izenburupean.

Maiatzaren 23an, Tuterako Castel Ruiz egoitzak Javier Tejadak koordinauko dauen jardunaldia izango da El Tiempo: origen, cambio y fin eta urriaren 19an, Teresa del Valle akademikoak Memorias Feministas jardunaldia koordinauko ditu, San Telmo Museoan. Udagoienean, barriz, ekonomia, teknologia eta gizarte esparruen inguruko jardunaldiak be antolatuko ditue.

2016-17 ikasturtean, Jakiundek Jakin-Mina egitasmoaren edizino barri bati hasierea emon deutso, DBHko 4. mailako gazteei zuzendutako egitaraua. Helburua motibauta dagozan gazteak maila intelektualean eta personalean be garatzea da, berbaldiez eta erakusbidez osotutako diziplina anitzeko programa baten bidez. Aurtengoa seigarren edizinoa da eta 9 ziklo ditu honela banatuak: EAEn, Bizkaian 3 ziklo, horreetatik 2 Bizkaia Aretoan egindakoak (UPV/EHU) eta bat Deustuko Unibersidadean; Gipuzkoan 3 ziklo, horreetatik bi Joxe Mari Korta ikerketa egoitzan eta beste bat Arrasateko Mondragon Unibersidadean; Araban ziklo bat Lascaray Ikerketa gunean eskainia Vitoria-Gasteizko UPV/EHUko campusean. Nafarroan ziklo bat egingo da, Nafarroako Unibersidadeak Iruñean dauen campusean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu