20. Korrika: 'Inoizko Korrika-rik indartsuena'

Bizkaie! 2017-04-11 08:39   Euskerea berbagai

Euskerearen garra 11 egunetan, jente uriolarik handiena, 2.557 lekuko aldaketa horreetan inoizko jentetzarik handiena ibili da.

20. Korrika-ren balorazinoan izan dira Korrika arduradun Asier Amondo, AEKren Koordinatzaile Mertxe Mugika eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak.

Eskerrik asko Korrikan-n modu batera edo bestera parte hartu dozuen guztioi: eskerrik asko AEKideei beste behin egin daben lanagaitik, eskerrik asko Korrika batzordeetan parte hartu daben guztiei, eskerrak bere Korrika kulturaleko ekitaldietan parte hartzeagaitik, komunikabideei, egindako jarraipenagaitik...


20. Korrika Indartsuena izan da

20. edizinoa barriro be Kolosala izan dalako, bai; orain urte biko balorazinoaren izenburua hauxe izan zan inoizko handiena, eta gaur hori bera esan geinke, baina gaur, 20. Korrika-z hori baino gehiago adierazoko dogu: inoizko handiena izateaz gan, Indartsuena izan da: Otxandio herriak erakutsi eban giharra, Korrika sortzaileen garra sendo heldu da gaurdaino, alkateen kilometroa, Santiagoko zubia...

Kilometro jentetsuak izateaz gan, indartsuak izan dira, inoizko Korrika anitzena be izan da, inoiz baino eragile sozial, politiko eta administratibok bat egin dabelako Korrika-gaz. Amaiereari jagokonez be berba bera erabili nahi dogu: handiena izan da, baina duda barik, Indartsuena, Sarasate pasealekuak inoiz ezagutu dauen argazkirik biziena, sendoena! Beraz, Korrika honetan be koska bat gora egin dogu eta parte-hartzea aurreko edizinoan baino handiagoa, anitzagoa, indartsuagoa izan dala esan geinke.

Aurreko 19 edizinoetan be ikusi ahal izan dogu, baina inoiz baino argiago atzemon da Korrika herri oso baten aldarria dala, bizirik dagoan eta bizi nahi dauen komunidadearen aldarria, urte bi zain egon ondoren, euskeraz biziteko dauen bizipoza inoiz baino ozenago adierazo nahi izan dau.


Bat egitera. Zuk egitera

Joseba Sarrionaindiak esan bezela Badogu motibo bat: badogu altxor partikular bat balio unibersala dauena, Euskerea. Batzuk Izateko...


Euskerara gehitzeko konbita eta alkarlanean pausu sendo bi emoteko sasoia

Korrika-ren indar erakustaldi horren olatuagaz, AEK-k konbita zuzena egin nahi deutsegu herritarrei, bat egiteko, euskerara be gehitzeko, euskerea ezagutuz eta erabiliz, gizarte orekatua eta kohesionatua lortzeko bide bakarra dalako.

Era berean, euskerearen normalizazinoari jagokonez, Konpromisoaren eta Auzolanaren ordua da: Euskerea ikasteko dobakotasuna aldarrikatu da Korrika honetan, eta hori izan beharko litzateke lehenengo pausua; epe laburrean Euskal Herri osoan doban ikasteko aukerea zabaltzea, eskubidezkoa dalako, behar dogulako.

Euskal Herriko administrazinoek eta euskalgintzako eragileok, alkarregaz, hasi eta adosteko bidea egitea; horretarako tresna egokia Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa dala uste dogu, beraz, etorkizuneko epeak, helburuak eta gitxienekoak zehazteari ekitea litzateke bigarren eskaerea eta erronkea. Osorik irakurteko egin klik hemen,

Oharra: Korrika-ren antolakuntzatik eskertu nahi dogu leku guzti-guztietan jaso dogun laguntzinoa, azpimarratu nahi dogu Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritzea, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia departamenduaren laguntzina Nafarroako errepideetan (Foruzaingoaren bidez).

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu