Julio Soto txapeldun Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2017-04-10 08:25   Bertsolaritzea

Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu dabe buruz burukoa eta 925,5 puntu batuta, Julio Sotok jantzi dau txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik.

1.300 bertsozale inguru batu dira Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, Tartean izan da Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzea bere, besteak beste, Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrakazko eta Erakundeakazko Harremanetarako Kontseilaria;
Fernando Perez, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaria; eta Mikel Arregi, Euskarabideako Zuzendaria.

Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu dabe buruz burukoa. Azkenean, 925,5 puntu batuta, Julio Sotok jantzi dau txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik.

Arratsaldeko bostak pasatxuan hasi zan Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Zortzi bertsolari ibili dira kantuan: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta. Alaitz Rekondok egin ditu gai-jartzaile lanak, eta Fernando Anbustegi ibili da aurkezle zereginetan. Jon Abril, Mikel Beaumont, Nerea Bruño, Arkaitz Goikoetxea, Izaro Mitxelena eta Saioa Mitxelenak osotu dabe epaimahai taldea.

Finalaren lehen zatia amaituta, Eneko Lazkozek eta Julio Sotok hartu dabe puntu gehien, eta biak pasau dira buruz burukora. Binakako ariketa bi eta kartzelako lana egin ostean amaitu da saio puntuagarria, eta orduan jakinarazo dau aurkezleak epaimahaiaren epaia: Julio Sotok lortu dau puntu gehien, 925,5, eta horrenbestez, bera da 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna; haren atzetik sailkatu dira Eneko Lazkoz, Ander Fuentes Itturri, Aimar Karrika, Xabi Maia, Xabier Terreros, Eneko Fernandez eta Julen Zelaieta. Holan geratu da sailkapena:

1. Julio Soto 925,5
2. Eneko Lazkoz 906,5
3. Ander Fuentes Itturri 543,5
4. Aimar Karrika 499
5. Xabier Maia 498
6. Xabier Terreros 494,5
7. Eneko Fernandez 493,5
8. Julen Zelaieta 474,5

Kontuak kontu, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariak jantzi deutso txapela txapeldunari. Ehunka bertso idatzien egile da Goñi, eta urteetan sustatu dau bertsolaritzea. Bere garaiko emakume askok legez, ostera, ezin izan dau plaza publikoan jardun. Haren bitartez, beraz, lan isilean ibilitako emakume  guztien lana autortu nahi izan dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak. Txapeldunak, ganera, goizean Korrika-ren kilometro batean lekukoa eroateko ohorea izan dau; Nafarroako Korrika-ko arduradun Asier Biurrunek jantzi deutso petoa Julio Sotori. Ganera, zortzi finalistek Aritz Irigoien marrazkilariak egindako artelanak jaso ditue, Nafarroako Bertso Eskoletako ordezkarien eskutik.


Txapelketa Nagusirako sailkatuak

Nafarroako txapelduna zehazteaz gan, 2017ko udagoienean abiatuko dan Bertsolari Txapelketa
Nagusirako nafar ordezkariak izentetako funtzinoa be baeukan gaurko finalak; lehen bost
sailkatuek izango dabe aukerea Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko; ondokoek, hain zuzen be:

1. Julio Soto
2. Eneko Lazkoz
3. Ander Fuentes Itturri
4. Aimar Karrika
5. Xabier Maia

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu