Belen Lucasen irudiak eukiko ditu Peru Abarka lehiaketako aurtengo albumak

z 2015-07-22 12:19   Kulturea

Aurkeztutako bederatzi proposamenen artean, Belen Lucasena izan da ausartena, epaimahaiaren eretxian. Hartara, Peru Abarka lehiaketako albumeko ilustrazinoak berak egingo ditu. Urrian aurkeztuko dabe lana. Markina-Xemeingo Udalak, Ibaizabal argitaletxeagaz batera antolatzen dau sariketea.

Gasteizko Mendi Garaiak eremu naturalak, babes handiagoa eukiko dau aurrerantzean

Bizkaie! 2015-07-22 10:55

Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Kontserbatzeko Eremu Berezi (KEB) izentau ditu Gasteizko Mendi Garaiak, Araban. Natura-guneak babesteko Europako figura bat da, hain zuzen, KEB izendapena. Bertan bizi diran hegazti eta animalia espezieak babesteko balioko dau izendapen barriak.

Hora 13 talde bizkaitarrak lehenengo diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2015-07-22 10:33   Musikea

'Anocheció' izeneko lana da taldearen lehenengo disko luzea. Taldekideek azaldu dabenez, definiduten gatxa da bertan batu daben musikea. Euren esentzia eta kolorea ipinten ahalegindu dira. Hora 13 taldearen izenari erreferentzia eginaz, erlojuari bueltea emon eta denporea geratzea da euren asmoa, entzulea atrapetako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Egitarau bete-betea Bermeon, Mundakan eta Elantxoben gaur, Madalena eguna dala eta

Bizkaie! 2015-07-22 10:03

Urteko egunik hunkigarrienetako bat izaten da Madalena eguna bermeotarrentzat. Eguraldiak larregi lagundu ez arren, gaur be ekitaldi piloa egongo dira. Une nagusia, ordubatak bueltan izango da: Bermeoko alkateak teilea botako dau uretara, tradizinoak agintzen dauen legez. Jai giroa egun osoan egongo da.

Mintzolak hiru diru laguntzino emongo ditu, bertsolaritzearen inguruko ikerkuntzea bultzatzeko

Bizkaie! 2015-07-21 16:58   Bertsolaritzea

Mikel Laboa katedreagaz batera egin dau deialdia Mintzola Fundazinoak. Unibertsidadeko edozein jakintza alorretatik abiauta, bertsolaritzearen inguruko ikerkuntzea bultzatzea da helburu nagusia. Hautagaien lanaren kalidadea aintzat hartuta, hiru proiektu lagunduko dira diruz. Master amaierako lanei lehentasuna emongo jake.

 

Hegaluzearen arrantzeari lotutako jarduerak egongo dira Lekeition datozan asteotan

Bizkaie! 2015-07-21 14:41   Jan edanak

Hegaluzealdia izenburupean, tailerrak, lehiaketak eta pintxoak probetako modua batuko ditue. Lekeitioko Udalak, San Pedro arrantzaleen kofradiak eta herriko tabernak alkarlanean ibili dira egitaraua atontzeko. Abuztuaren 15ean amaituko da hegaluzearen inguruko ekimen hau.

Bertso maratoia antolatu dau Algortako Bertso Eskoleak, hilaren 31rako

Bizkaie! 2015-07-21 13:39   Bertsolaritzea

Eguerdian hasi eta iluntzeraino, Algortako txokoak bertsoz beteko ditu ALBEk San Inazio egunean. Jone Uria, Imanol Uria, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña izango dira bertso maratoiko protagonistak. Bazkaria eta poteoa be egongo dira, bertsoz horniduak.

Errusia eta Hego Afrikako taldeak, Galdakaoko Folklore Bizian jaialdian, hilaren 24ra arte

Bizkaie! 2015-07-21 12:48   Kulturea

Andra Mari jantza taldeak, Galdakaoko Udalagaz batera, antolatzen dau urtero Folklore Bizian. Gaurtik hilaren 24ra arte, bertoko eta mundu zabaleko jantzak eta ohiturak eroango ditue herriko kaleetara. Hego Afrikako eta Errusiako talde bana konbidau ditue aurtengo edizinora.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ness aintzirako munstroaren adar joteak

Angel Dominguez 2015-07-21 12:28   Begi betegarri

Adituek uste dabe, Ness aintzirako munstroa, izatez, siluro erako arraina izan leitekela. Baina, benetan holan ete da?

Jamie Cullum ospetsua DJ lanean, Donostiako Jazzaldiari ekiteko

Bizkaie! 2015-07-21 11:41   Musikea

Hilaren 22tik 26ra egingo da aurten Donostiako Jazzaldia. Dagoeneko 50 edizino bete ditu jazzari eskeinitako jaialdi horrek eta, hortaz, proposamen bereziak dakarz oraingoan. Esate baterako, eguaztenean, lehenengo egunean bertan, Jamie Cullum DJ lanean entzun ahal izango dogu.

 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

El mundo sigue

Karolina Almagia 2015-07-21 11:05   Zinema kritikak

Fernando Fernán Gómez aktore eta zuzendari handiaren pelikula honen historia bitxia da. Bilbon ikusi zan lehenengo aldiz, 1965ean, eta gero zinema-aretoetatik desagertu zan, seguruenez zentsurea tarteko zala. Orain, banatzaile batek berreskuratu dau filma, konpondu  eta barriro estreinau dau. Ikusmira handia sortu dau, Multi aretoetan batutako persona kopurua ikusita. Beharbada, kritiko ia guztiek maisu-lantzat jo dabelako.

Errotuluak eta webguneak euskeratzeko, dirulaguntzino deialdia zabaldu dau Durangoko Udalak

Bizkaie! 2015-07-21 10:37   Euskerea berbagai

Durangon euskerea bizibarritzeko plan nagusiak jasoten dauenari helduta argitaratu dau Udalak dirulaguntzinoak jasoteko deialdia. Kanpoko errotuluak edota webgunea euskeraz be ipinten dituen Durangoko alkarte eta enpresek parte hartu ahal izango dabe. Urriaren 30era arte dago deialdia zabalik.

Operearen historiari errepaso egingo deutsie Euskalduna Jauregian, urrian

Bizkaie! 2015-07-21 10:15   Musikea

Mundu guztitik birea egin baino lehen, Bilbora helduko da 'Gran Antologia de la Opera' lana. Hiru ordu baino gehiagoko produkzino horretan, operearen historian ospea lortu daben 38 operatako zatiak entzun leitekez. Generoaren historiari errepasoa egitea da obrearen helburua. Jose Luis Moreno produktorea dago egitasmoaren atzean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Van Morrison musikari irlandarrak Bilbon joko dau zemendian

Bizkaie! 2015-07-20 16:53   Musikea

Last Tour International enpreseak iragarri dauenez, zemendiaren 11n Bilbon joko dau Van Morrisonek, mundu guztian egiten dabilen birearen barruan. Euskalduna Jauregian izango da hitzordua.

 

Erosketak euskeraz egitera animetako, lelo bila hasi dira Eibarren

Bizkaie! 2015-07-20 15:43   Euskerea berbagai

Eta Kitto euskera alkarteak bultzatuta, 'Dendariak Berbetan' ekimenaren barruan, eratu dabe ideia bilketea. Hilaren 22tik aurrera jasoko ditue proposamenak. Herritarrek erosketak euskeraz egin daiezen animetako, lelo barria topetea da helburua.

 

Atzerriko lau itzultzailek euskeraz ikasiko dabe, gero euskal literaturea euren hizkuntzetara eroateko

Bizkaie! 2015-07-20 14:52   Euskerea berbagai

Atzerriko lau itzultzailek egonaldi luzea egingo dabe Euskal Herrian, euskeraz ikasteko. Asmoa da, euretako bakotxak euskerazko literatur lan bat itzultzea, euren herrialdean gure kulturea ezagutzera emoteko asmoz. Lituania, Bulgaria, Eslovenia eta Poloniatik datoz itzultzaileak. Donostia 2016, EIZIE eta Etxepare Institutua dira bultzatzaileak.

Euskaltzaindiak sei euskaltzain urgazle barri izentau ditu

Bizkaie! 2015-07-20 13:49   Euskerea berbagai

Joan dan barikuan egindako osoko bilkuran akademiak onartu ebanez, aurrerantzean beste sei euskaltzain barri egongo dira: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Roberto González de Viñaspre, Karmele Jaio, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Salaberri Muñoa eta Blanca Urgell, hain zuzen.

 

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bideojokuen garapenari buruzko dobako ikastaroa egingo dabe arratsaldean Bilbon

Bizkaie! 2015-07-20 13:33

Bizkaiko uriburuko Berrikuntza Faktorian izango da master-class hori, BIAF fundazinoak antolatuta. Bideojoku bat diseinetako orduan segiduten diran pausu guztiak azalduko deutsiez partehartzaileei, ideiea sortzen danetik jokua produziduten dan arte. Horretarako teknikak eta tresnak azalduko deutsiez.

Agroekologia ardatz izango dauen graduondokoa martxan ipini dabe EHUk eta UEUk

Bizkaie! 2015-07-20 11:59   Kulturea

Elikadurearen alorrean, azkanaldion sortzen joan diran kezka batzuei erantzuna emotera dator ikastaro barria. Kalidadezko elikagaiak produziduteko bideak eta lekuan lekuko ekoizpenaren inguruko jakingarriak batuko ditue graduondokoan, urrian hasita.

Zientzia-fikzinozko Alberto Magno lehiaketea abiau dau EHUk

Bizkaie! 2015-07-20 11:34   Kulturea

Dagoeneko 27. ekitaldia beteko dau literatur lehiaketa horrek, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadearen eskutik. Lanak aurkezteko epea urriaren 19ra artekoa da. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu leitekez.