Indarkeriaren inguruko autokritikea protagonista, Zinexit ekimenean
2015-10-23 13:41 BarriakBilboko Azkuna Zentroan egingo dabe, urriaren 26tik 29ra, Zinexit, Elkarbizitzarako 6. Zinema Erakusketea. Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Idazkaritzeak antolatutako ekimena da eta, aurten, lau film proiektauko dira, Euskal Herriko zein kanpoko gatazkez berba egiten dabenak. Solasaldiak eta ume eta gaztetxuei zuzendutako programak be egongo dira.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Nordic Walking Gunea inaugurauko dau
2015-10-23 12:49Jente guztiarentzako ekitaldi herrikoian, jai giroan, kirolaren teknikea erakutsi eta hainbat ibilbide egingo dira. Doban.Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Nordic Walking Gunea martxan jarriko dau domekan, hilaren 25ean, goizeko 9:30ean Barco (101) eraikinaren kanpoaldean.
'Punk. Arte garaikidean utzi dituan arrastoak' erakusketea gaurtik aurrera Artiumen ikusgai
2015-10-23 12:05 KultureaGasteizeko Artium Museoan, 2016ko urtarrilaren 31ra arte zabalik egongo dan erakusketa honegaz oharrarazo nahi da punk jarrerearen oihartzunak bizirik dagozala oraindino eta aintzat hartzen dirala arte garaikidean.
Amorebieta-Etxanok '501 baietz!' kanpainea abiarazo dau euskerearen erabilerea sustatzeko
2015-10-23 10:18 Euskerea berbagaiEuskeraz jakin zein jakin ez, euskereagazko konpromisoa hartu nahi dauenak idatziz adierazo ahal izango dau. Horretarako twitter-en hastag bat (#501baietz) eta e-posta helbide bat (501baietz@ametx.net) zabalduko dira nahi dauenak konpromisoa helarazo daian. Udalerrian be, postontziak jarriko dira konpromisoak bertan ixteko.
Bilbao Artek 2016ko proiektu artistikoetarako bekak eskatzeko deialdia zabaldu dau
2015-10-23 10:18 kulturbizBilbao Arte Fundazinoak, gazte sortzaileen proiektuak babesteko asmoz eta kulturea bultzatzeko, 2016an bekak emongo ditu, BBK Fundazinoagaz alkarlanean. Banakako zein taldekako egitasmoak izan leitekez, edozein arlo artistiko-plastikotakoak, datorren urtean garatu beharrekoak. Proposamenak zemendiaren 13ra arte bialdu leikeez artistek.
Euskeraz lan egitea helburu eskuragarria da
2015-10-22 15:48 Euskerea berbagaiPrograma pilotu honen helburua da, enpresa industrialetako lan-hizkuntza legez euskerea gero eta gehiago erabilteko prozedurak eta praktikak diseinau eta gauzatzea, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza paisajean. Programan parte hartzen dagozan enpresak dira: Alejandro Altuna, Batz, Cikautxo, Copreci, Danobat, Eika, Elay, Goizper, Maier, Matz-Erreka, Orkli eta Ulma CYE.
Alex Katz zein Jean-Michel Basquiaten lanak ikusgai astegoienean sarrerea doban izango dauen Guggenheim museoan
2015-10-22 15:24 KultureaMuseora hurreratzen diran guztiek gaur barikua, hilak 23, zabalduko daben Alex Katz-en (Nueva York, 1927) Hemen eta orain erakusketaz gozetako aukerea izango dabe (20015eko urriaren 23tik 2016ko zezeilaren 7ra arte zabalik). Artista estadubatuarraren ibilbideko azken 25 urteetan paisajeak izandako lekua aztertzen dau 35 lanen bidez.
EH Sukarrak 'Azken gezia' diskoa plazaratu dau, barru-barrutik urtendako doinuagaz
2015-10-22 15:22 MusikeaAurreko diskoa atara eta urte bi eta erdira dakar lan barria EH Sukarrak. Taldea 1989an sortu bazan be, hasierako gogoa eta energia dakarz proiektu honetara. Mikel Gorosabel arduratu da melodiak idazteaz, modu librean, barrutik urten deutsan inspirazinoagaz. Letrak, Asier Serranorenak dira. Hirukote formatuan egindako diskoa da Azken gezia (Elkar).
Udagoienak EH Sona dakar
2015-10-22 14:51 MusikeaEH Sona jaialdiak Bartzelonako mugak zeharkatuz, aurten La Bisbal de l’Empordàko L’Alternativa aretora helduko da, jaialdiko hainbat taldek han eskainiko dabelarik bigarren kontzertu bat, holan Katalunian zehar ezagutarazoz euskal musikea.
Jasone Osoro eta Aixa de la Cruzen ipuinei amaierea topau behar jake Bizkaidatz lehiaketan
2015-10-22 14:43 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaidatz literatur lehiaketearen 8. ekitaldia martxan dago. Jasone Osorok, euskeraz, eta Aixa de la Cruzek, erderaz, ipuin bana idatzi dabe, baina amaiera barik. Orain, herritarrek bialdu beharko ditue euren proposamenak, zezeilaren 5a baino lehen, lehiaketan parte hartzeko. Irakurri eta idazteko zaletasuna bultzatzea da helburua.
Bertsoak eta ipuinak buztartzen dituan 'Istorio trukea(n)' ikuskizunaren estreinaldia urriaren 23an
2015-10-22 13:41 BertsolaritzeaEstrenaldia, urriaren 23an, Donostiako Casares Kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, urriaren 31an, Ondarroako Literatur Amuak zikloan izango dira, Kofradia Zaharrean, 12:30ean; Intxaurrondoko Larrotxenea kultur etxean, barriz, zemendiaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan; eta Durangon, Ahotsenean, abenduaren 5ean, 11:30ean.
Orozkok XV. Gaztaina Eguna ospatuko dau domeka honetan
2015-10-22 11:59Supelaur alkarteak, Orozkoko Udalaren laguntzinoagaz, Gaztaina Egunaren XV. edizinoa ospatuko dau datorren domekan, urriaren 25ean. Aurreko urtean legez autobus zerbitzu bat egongo da Zubiarretik Ibarra auzora.
OLBEren denporaldi barria hasiko da zapatuan, 'Don Carlos' opereagaz
2015-10-22 11:17 kulturbizBilboko Opera Lagunen Alkarteak, ABAO-OLBEk 64. denporaldiari ekingo deutso urriaren 24an. Aurtengo sasoian sei opera daukaz programauta alkarteak. Lehenengoa Don Carlos izango da, Giuseppe Verdik 1867an sortutako operea. Giuseppe Gipali tenorea buru dala, goi mailako artista taldea batu dabe saioetarako. Ganera, hilaren 23an, barikua, Don Carlosi buruzko berbaldia egongo da.
Berbalagun egitasmoa indartzearen aldeko apustua AEK-k, Topaguneak eta Maramarak
2015-10-22 10:18 Euskerea berbagaiEuskerea praktikau nahi dabenentzat sortu zan Berbalaguna orain dala urte batzuk. Denporeagaz, zabaltzen eta hobetzen joan da proiektua eta, horren lekuko, AEK-k, Euskalzaleen Topaguneak eta Maramarak sinatutako hitzarmena. Ganera, Mintzanet zerbitzua martxan ipiniko dabela aurreratu dabe, internet bidez be euskerea praktiketako aukerea emoteko.
Zemendiaren 14an ospatuko da Agurainen Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna
2015-10-21 18:12 BertsolaritzeaHelduen bertso-eskolen arteko hartu-emonak sustatzeko helburuagaz Bertsotruk ekimena sortu dau Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. Euskal Herri osoko 26 bertso-eskolak hartuko dabe parte. Zemendiaren 14an Agurainen ospatuko dan Bertso Eskolen Egunean aurkeztuko dabe egitasmoa.
Zinebi 57k Aitor Mazo zanari emongo deutso Ohorezko Mikeldia
2015-10-21 15:26 ZinemeaBilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 57. edizinoak bilbotar eta antzezle handiari esango deutso agur, baina, batez be, bere ibilbide luzean beragaz lanean ibili diran lankide askok eta askok gogoratu dabenez, talentuz betetako eta bere lanbideagaz maitemindutako umore bikaineko lagun handiari esango deutso agur.
Azokearen sortzaileak izango dira 50. Durangoko Azokako omenduak
2015-10-21 14:46 KultureaEdizino berezia izango da aurtengoa Durangoko Azokan, mende erdia bete dauelako euskal kulturearen topaguneak. Horregaitik, Durangon egindako aurkezpenean aurreratu dabenez, 1965eko une ilunean azokea sortu ebenei omenaldia egingo deutsie. Jose Luis Zumetak egindako kartela be aurkeztu dabe. Joseba Sarrionandia eta Jesus Mari Arruabarrena Durangoko Azokearen historia liburu baten batzeaz arduratu dira.
25. urteurrena ospatuko dau Bortzirietako Bertso Eskoleak urriaren 24an Lesakan
2015-10-21 14:23 BertsolaritzeaOrain 25 urte, 1990ko urrian sortu zan Bortzirietako Bertso Eskolea. Urtemugearen atxaki horregaz hainbat ekitaldi antolatu ditue urriaren 24an, zapatuan, Jada mende laurden… kantari bizitzea zer den! izenburupean.
Artea eta jakinmina bultzatu nahi ditu Bilboko Udal Bandeak, 2015-16 denporaldian
2015-10-21 13:57 MusikeaPascual Vilaplanaren zuzendaritzapean eta Bandarekin bazterrak ezagutzen izenburupean, hamar kontzertuko denporaldia aurkeztu dau Bilboko Udal Musika Bandeak udagoien eta neguko denporaldirako. Urriaren 12an izan zan lehenengo emonaldia eta apirilaren 17an izango da azkanengoa. Entzuleak beste arte adierazmolde batzuetara hurreratu eta gauza barriak ezagutzeko jakinmina sortu nahi dabe kontzertuen bidez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...