Sopelan martxan dagoeneko 'Irakurri, gozau eta oparitu 2017' egitasmoa
2017-03-21 08:56 KultureaSopelako Udalak, Uribe Kostako Mankomunidadeagaz eta Topaguneagaz alkarlanean, irakurzaletasuna sustatu eta euskerazko literaturea ezagutarazoteko helburuagaz abiarazo dau.
Sopelako Udalak, Uribe Kostako Mankomunidadeagaz eta Euskaltzaleen Topaguneagaz alkarlanean, irakurzaletasuna sustatu eta euskerazko literaturea ezagutarazotea helburu dauen Irakurri, gozau eta oparitu 2017 kultur egitasmoa jarri dau martxan, Dinples liburu dendearen laguntzinoagaz.
Kanpainearen izenak berak adierazoten dauenez, hiru pausu emon behar dira bertan parte hartzeko:
- Irakurri. Lehenengo pausua irakurtea da, euskeraz irakurtea. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskerazko edozein liburu maileguan eskatu beharko da.
- Gozau. Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltau, eta fitxa sinple bat bete beharko da. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emongo deutso erabiltzailerari liburu dendan erabilteko.
- Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Martiaren 20tik maiatzaren 31ra bitartean, Sopelako liburutegian, maileguan harturiko euskerazko liburu bat irakurtearen truke, irakurleak erosketa-txeke bat jasoko dau liburutegian bertan, gero horregaz nahi dauen beste liburu bat Dinples liburu-dendan % 35 merkeago erosteko. Erabiltzaile bakotxak, gehienez, erosketa-txeke bi eskuratu ahalko dau astean. Egitasmoak parte hartzea saritzen dau, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emonez.
Kanpainak hile biko iraupena izango dau liburutegietan, baina erosketa txekeak liburu dendan erabilteko epea bagilaren 10era artekoa izango da. Eraberean, apirilean eta maiatzean, 30 euroko balioko erosketa txeke bana
zozketatuko da, hile bakotxean irakurketa fitxea bete dabenen artean.
Euskerea eta literaturea, gozau eta gozarazo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!